Enkarterri
¿Te gusta este sitio?
Enkarterri Bizkaiko eskualderik mendebaldarrena da eta Kantabria eta Burgosekin egiten du muga. Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbenako udalerriek osatzen dute.
Natura betean
Itsasaldeak eta mendiek bat egiten dute Enkarterrin ingurune liluragarrien artean. Panoramika ikaragarriak eskaintzen dizkigu eskualdeak, eta baita kultura ondare paregabea. Izan ere, tradizioa eta modernitatea eskuz esku doaz xarma handiko herrixketan. Gurean ezusteko txokoak aurkituko dituzu, Erdi Aroko kaleetan zehar ibiliko zara, munduko kobazulo bitxienean barneratuko zara eta zapore biribilenak dastatuko dituzu.
Enkarterriko mendebaldeko haranetatik itsasoaldera arte, lurralde hau baso eta ibaiez zeharkatutako haran ugarien mantu batez estalita dago. Horrek baliabide naturaletan eta lehengaietan aberatsa den enklabe estrategiko bihurtzen du.
Historiaren bidean
Erdi Aroa, esaterako, garai nahasia izan zen, lurraldea boterea eskuratzeko borrokak ugariak izan baitziren. Gerra horiek arkitektura-ondare garrantzitsu bat utzi zuten: dorretxeak. Babesa eta etxebizitza eskaini ez ezik, bandokideen izena eta ospearen adierazle ziren XIV. eta XVI. mendeetan eraikitako gotorlekuak hauek. Eskualdearen kokapena, egurra eta beruna bezalako lehengaiak eta Kadagua ibaiaz eta Errege Bideaz zeharkatuta egotea oinarrizko elementuak izan ziren Enkarterriko ekonomia-aurrerapenean.
Borrokei amaierari jarraitu zion bakeak urrezko aroa ekarri zuen. Eliza, komentu eta jauregitxoak eraiki ziren eta, lehen aldiz, aisia aintzat hartu zen, tenpluen alboan mezaren osteko erromeriei segida emateko eraiki ziren zezen-plaza txikiek erakusten dutenez.
XVIII. mendean barnealderako beste bide bat ireki zen Urduñatik barna. Bide hori kolpe gogorra izan zen Enkarterrietako oparotasunerako. Gazte asko Ameriketara abiatu ziren, beste aukeren ezean. Aberastu ziren haiek (indiano famatuak) itzuli egin ziren urteen poderioz eta etxe itzelak eraiki zituzten, bata bestea baino ederra eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin.
Indiano haien etxetzarrak Gordexola, Lanestosa eta Karrantzan nabarmentzen dira, eta eskualdeko historian etengabe agertzen den figura batengana hurbilltzen gaituzte: herri-lan eta karitateko ekintza handiak finantzatu zituen indianoarengana, sarritan jauntxokerietan erortzen bazen ere.
Aliron!
XIX. mendearen amaieran meatzaritzak garrantzia handia hartu zuen. Gallartan kokatzen den Euskal Herriko Meatzaritza Museoak Bizkaiko meatzaritzaren historia zalapartatsura garamatza. Miseria, iraultzak eta grebak kontzientzia sozialaren ahots bilakatu ziren milaka langileen eguneroko ogia ziren. kilometro gutxira, Muskizen, El Pobaleko burdinolak Bizkaiko lehen artisau-lantegietako baten sua bizirik mantentzen du oraindik ere.
Azkeneko meategiak aspaldi itxi zituzten, baina langileen deiadar oraindik ere entzun dezakegu. Tradizioak dio Trianoko Mendietan Athleticen garaipenak ospatzeko abesten dugun oihua jaio zela: Aliron! “All iron” antzeko zerbait oihukatzen zuten meatzariek burdin hutsa agertzen zenean, ordainsaria jasotzeko asmoz.
Pozalaguako kobazulo berdingabetik Gallartako meatzaritzako meategiak arte, askotan ezezaguna den eskualde hau, Enkarterrik, kirola egiteko eta paisaia natural paregabeez gozatzeko aukera eskaintzen duen eskualdea da, bere ondare historiko eta kultural ugaria ezagutzen dugun bitartean.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@visitenkarterri.com
Ordutegia / Oharrak
Negura (ekainaren 16rako irailaren 14ko):
- Astelenetik Ostiralera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Asteartean eta estatu jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Uda (irailaren 15erako ekainaren 15eko):
- Astelenetik Ostegunetara: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Asteartean eta estatu jaiegunetan: 09:00etatik 14:00etara.
Dokumentuak
- Enkarterriko gidaliburua (13,22 MB)
- Enkarterriko mapa turistikoa (1,42 MB)
- Turista arduratsuaren gida (819,27 KB)