Abanto-Zierbena
¿Te gusta este sitio?
Abanto-Zierbenaren nortasuna meatzaritzari eta lurzoruaren ustiapenak utzitako aztarnei lotuta dago. Arlo honetan, aipatzekoa da Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, meatzaritzaren historioa gorde eta hedatzeko xedearekin sortua. Museoak urteetan zehar mendietan eta lantegietan jasotako meatze-erreminten bilduma handienetako bat du.
Museoaren ondoan ikuspegi ikusgarrienetako bat topatuko dugu: Concha II meategia, kultura ondare izendatua. Meategien ustiapenak auzo eta familia ugari lekualdatu zituen, hala nola Gallartako auzo zaharra. Irudi horrek bikain laburbiltzen du udalerri honen iragana.
Ingurumena bere onera ekartzeari ekion dio Abanto-Zierbenak azken urteotan eta gaur egun leku zoragarria da mendi-ibiliak egiteko edo bizikletan aritzeko. Izan ere, Trianoko Mendietako oinetan dago udalerria.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Zerbitzuak / Informazio gehiago
Zer ikusi
- Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
- Concha II Meategia
Turismo aktiboa