Alonsotegi

Alonsotegi Kadagua ibaiak zeharkatzen du, eta udalerriko mugak honako hauek dira: Bilbo, Barakaldo, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Okondo eta Güeñes.

Alonsotegi Bilboko hirigunetik 8 kilometrora dago, Balmasedarako errepidean zehazki. Ehun urtetan zehar Barakaldoko auzoa izan zen, baina 1991ean independentzia lortu zuen.

Izadia eta xendazaletasuna maite duen inork galdu ezin dezakeen udalerrietako bat dago, herria mendiz inguratuta dago-eta. Horien artean Ganekogorta eta Pagasarri mendiak nabarmentzen dira. Azken honetak XVII. mendeko elurtegiak aurki ditzakegu. Lurrazpiko eraikuntza horiek elurra biltegiratzeko eta beranduago edariak egiteko, elikagaiak kontserbatzeko edo sukarra arintzeko erabiltzen ziren.

Deigarria da herri txiki honetan dagoen ermiten kopurua. Horiek ikusteko aukera ematen duten ibilbide asko daude, paseo atsegin batez gozatzen dugun bitartean. XV. mendeko San Antolinena bereziki nabarmentzen da, herriaren ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena dena.

Udalerriak duen gauzarik deigarrienetako bat orografia da. Izan ere, ezberdintasun handiak daude borneen artean: bornerik baxuena itsas mailatik 50 metro gorago dago, eta altuena (Ganekogorta) ia 1000 metro gorago. Beraz, Alonsotegi Bizkaiko herri menditsuenetako bat dela esan ahal dugu.

 


Alonsotegi

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Jatetxeak