Balmaseda

Bizkaiko lehen hiribildua

Don Lope Sánchez de Mena Bortedoko Jaunak Balmasedako herria hiribildu izendatu zuen 1199ko urtarrilaren 24an, Bizkaiko lehenengoa.

Balmasedako kaleek kutsu magikoa dute, denboran atzera bidaiatzearen antzekoa.  XIII mendeko zubi zaharrak, handientsua zein soila, hiribilduko alde biak lotzen ditu. Herriaren ateetako bat izan zen garai batean, eta baita udal aduanaren kokalekua.

Arkitektura nabarmeneko eraikinak nonahi aurkituko ditugu hiribilduan zehar. Mojen komentu batek, apaizaren etxeak eta Santa Clara elizak izen bereko multzoa osatzen dute, XVII. mendekoa. Komentuak 1985ean itxi zituen ateak eta hotel bihurtu zuten geroxeago.

Antzinako elizan Balmasedako  Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa dago. Balmasedako Nekaldia ezinbesteko ekitaldi artistikoa dugu, gurutziltzaketaren errealismoa eta herritarren parte- hartze masiboari esker. Euskadiko prozesiorik harrigarriena izendatu dute askok eta milaka lagun erakartzen ditu urtero, fededun eta fedegabeak.

Hemendik oso gertu, XVIII. mendeko Horkasitas jauregia altxatzen da. Harriztatutako kale batek Udaletxeraino garamatza. Tokikoek ‘La mezquita’ deitzen diote eraikinari, inspirazio mudejarreko

Bere Alboan San Severino eliza dago, izen bereko enparantzaren buru. Arkitektura erlijiosoa nonahi agertzen da Balmasedan. Antzinako San Juan del Moral elizan dagoen Historia Museoa udalerriaren iragana eta tradizioaren lekukoa da. Artelanen, liburuen eta dokumentu publikoen bilduma aparta jartzen du museoak bisitarien eskura.

Indiano famatuen etxeek Balmaseda apaintzen dute. Auzkokide hauek Amerikak egin zituzten eta, urteen poderioz, jaioterrira itzuli ziren etxe itzelak eraikitzeko, bata bestea baino ederra eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin.  Indiano

Alde zaharretik bi kilometrotara La Encartada Fabrika Museoa dago. Lantegiak jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu ditu 1892tik. Fabrikaren eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak garai hartara garamatzagun museo industrial baten parte dira gaur egun, hasierako poleak, uhalak eta turbinekin batera.

Balmasedaren aldamenetan Kolitza mendia (870 metro) dago. Bizkaiako bost deiadar mendietako bat da, tontorrean sua piztu eta turuta jotzen baitzen Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko.

Kolitzako gailurrean San Roke eliza erromanikoa altxatzen da. Baseliza honetan Balmasedako Pasio Bizidunaren jatorriak aurki ditzakegu, herritarrak mendira igotzen ohi baitziren prozesioan izurritearen aurka erregutzeko. Inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu Kolitzak.

Balmasedako Udaletxearen atzealdetik irteten den zidor batetik igo dezakegu Kolitza mendiraino. Ibilbideak 6 kilometrotan zehar gora egiten du, baserri, txakolin-mahasti eta pagoen artean.

Balmaseda

Bizkaiko lehen hiribildua

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.balmaseda.eus

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

Museoak

 

Zer bisitatu

  • Zubi Zaharra
  • Horcasitas Jauregia
  • Eguzki erlojua
  • San Severino eliza
  • Balmasedako udaletxea
  • San Sebastian eta San Roke baseliza
  • Kolitza mendia

 

Hotel eta landetxeak

 

Jatetxeak

 

Jangaiak

Dokumentuak