Galdames

Galdamesen zoria meatzaritzari lotuta egon zen urte askoz. Montellano auzoak inguruko haranen ikuspegi hunkigarriak eskainiko digu. Antonio Trueba idazlearen jaiotetxearen hondarrak aurkituko ditugu auzoan. Abestiak, poemak eta herri kontakizunak idatzi zituen gehien bat Truebak.

Turtziozeko baserria Galdamesen nagusi ez bada ere, hainbat ale ikus dezakegu haranean. Baserri hauek Euskadiko eta Kantabriako ohizko etxeen ezaugarriak nahasten dituzte: esaterako, aurrealdeko mutur batetik bestera zabaltzen diren balkoiak, askotan lorez gainezka agertzen direnak. Errepide nagusira bueltatuko gara eta bi kilometro geroxeago ezkerrean dagoen Galdameserako desbiderapena hartuko dugu.

Atxuriagan geldi egingo dugu lehenik eta behin. Hemen Burdin Mendien Bide Berderako sarbidea dago. Antzinako meatze-trenbidearen lekua hartzen du 42 kilometrotan zehar. Bizkaiko luzeena da eta Muskiz, Abanto-Zierbena eta Ortuellako udalerriak zeharkatzen ditu.

San Pedro herriko auzorik nagusia da. Udaletxeko enparantzan Martínez de las Rivas ontzi-jabearen omenez egindako estatua ikus dezakegu. Burdin-meategietako lan-eszenak grabatuta ditu oinarrian eta, adituen arabera, Bizkaiko estatuen artean bikainenetako bat da.

Galdameseko harribitxirik handiena mendien artean ezkutatutako XIII. mendeko Loizaga Dorrea da. Gotorleku honek ezusteko Rolls- Royce bilduma gordetzen du barrualdean, Europako handiena. Leku ezin aproposagoa da luxuzko autoak gerizan mantentzeko, basoz eta mahastiz inguraturik Enkarterrin hain ugari diren dorretxe batean.

Loizaga Dorrea ingurune oparo eta xarmagarri batean kokatzen da, kostaldetik eta hondartzetatik oso gertu. Miguel de la Vía bilduma Europako handiena eta preziatuena da. Auto guztiak bikainki kontserbatuta daude, abiarazteko prest.

Galdames

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.galdames.org

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Turismo aktiboa

 

Ostatuak

 

Jangaiak