Muskiz
Kantauri Itsasoan surfa egiteko leku gogokoenetako bat da Muskiz
¿Te gusta este sitio?
Muskizek kultura-ondare anitza du eta horrek udalerriaren historia Erdi Arotik jarraitzeko aukera eskaintzen digu. Eraikuntzarik nabarmenena XVI. mendeko Muñatones Gaztelua da. Jauregia eta ermitarekin batera, multzo hori monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1944an. Halaber, dorretxe eta jauregi ugari daude ere eta horiek beren etxaurreetan bertan bizitako senideen armarriak kontserbatzen dituzte.
Arkitektura zibilaz gain, erlijio-arkitekturaren hainbat eredu aurkitzen ditugu ere bai, eta horien artean udalerriko elizarik zaharrena nabarmentzen da, Muskizeko San Julianena, eta Laguntzaren Andre Mariaren ermita bitxia.
Erromatarrek Enkarterriko meatze-aberastasuna ezagutzen zuten jadanik. Errementarien trebetasuna oso preziatua zen Erdi Aroan. El Pobalek (Muskiz) minerala metal bihurtu du XVI. mendetik. Barbadun ibaiaren arroan dago eta Euskadin jatorrizko makineria –gurpil, hidraulikoa, harrizko hauspo bitxiak eta gabia– mantendu duen burdinola bakarra da. Larunbatetan erakustaldi osoa eskaintzen digu errementariak, aspaldi batean ezinbestekoak ziren eguneroko objektuak sortuz: nabarrak, mailukak, iltzeak, etab.
Muskiz itsasora zabaltzen da La Arena hondartzatik. Areatza surfa eta bestelako ur kirolak egiteko leku gogokoenetako bat bihurtu da Kantauri Itsasoan. Hondartzako itsasaldiek izugarrizko atzera-egite espektakulua eskaintzen digute, itsasoko labarren ertzetik bihurka doan Itsaslur pasealekutik primeran ikus dezakeguna.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Website
Zerbitzuak / Informazio gehiago
Zer ikusi
Hotel eta landetxeak
- Las Palmeras Landa Hotela
- Mugarri Apartamentuak
- Mugarri landetxea
- Pobeñako erromesen aterpetxea (maiatzetik urrira)
Jatetxeak