Turtzioz

Turtziozek berezko pertsonalitatea eta arkitektura ditu. Hemen Enkarterrin eta Euskadin bakarra den baserri mota aurkituko dugu. Agüera ibaiaren ibilguan agertzen da, Bizkaiko eta Kantabriako ohizko landetxeen ezaugarriak nahasiz. Aurrealdean mutur batetik bestera zabaltzen diren balkoiak ditu, askotan lorez apainduta. Erdi Aroko guden ostean Enkarterrik bizi zuen berpiztearen adierazle da Turtziozeko baserria, eta kutsu bukolikoa ematen dio haranari.

Baselizen ondoan eraikitako zezen-plazak Urrezko Mendeetan bizi izandako oparotasunaren beste adierazletako bat dugu. Korridak meza ostean egiten ziren erromeriak alaitzeko. Ezohiko arkitektura erlijioso honen adierazgarri nagusiak Artzentales, Karrantza, Sopuerta eta Turtziozen nabarmentzen dira. San Antolín multzoak (Artzentales), esaterako, baseliza, zezen-plaza eta askaldegi txiki bat ditu.

Naturaz gozatzeko eszenatoki ezin hobea aurkituko dugu Turtziozen. Karrantza eta Turtzioz artean Armañongo Parke Naturala hedatzen da. Parkeko paisaia karstikoek eragindako mikroklima bereziari esker Mediterraneoko artadi eta pagadiak hazi dira Kantauri itsasotik hamabost kilometrotara besterik ez.

Ondare nabarmena du Turtziozek ere. Eraikuntza nabarmengarrienen artean La Puenteko Jauregia aurkitzen da, XVIII. mende bukaerakoa dena eta Eusko Jaurlaritzaren azken bileraren eskenatoki izan zena, Guda Zibilaren ondorioz erbestealdira joan aurretik. Horren parean, Romañanako San Pedroren eliza gotikoa dago.

Intereseko beste leku batzuk XVIII. mendean eraikitako eta egun funtzionatzen duen Basinagreko errota eta Pandoko dorretxea dira. Azken hori eraikuntza militarra da eta oraindik ere bere izaera militarreko hainbat xehetasun kontserbatzen ditu.

Turtzioz mendiz inguratuta dago eta Agüera ibaiak zeharkatzen du, modu ederrean kontserbatutako inguru batean. Cuetoko auzotik Armañon Parke Naturalera iristen da.

Turtzioz

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.turtzioz.org

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

Zer ikusi

  • Turtziozeko baserria
  • Basinagreko errota
  • Baselizak eta zezen-plazak
  • Dorretxeak eta jauregiak
  • El Calero

 

Turismo aktiboa