Zalla
¿Te gusta este sitio?
Sineskeria-kontuek sustraitze handia izan zuten Zallan garai batean. Europa osoko ibiltari asko pasa ziren herritik mendeetan zehar. Zalla Artilearen Ibilbidearen parte izan zen, eta baita Santiagora doan Ahaztutako bidearena ere. Elezaharrak dio San Pedro de Zarikete baselizara bide batetik joanez eta bestetik itzuliz begizkoen aurkako babesa aurkitzen zutela erromesek. San Pantaleon baselizan Lucía de Aretxaga auzokoa erre zuen Inkisizioak. Asko dira gertaera honen inguruan kontatutako istorioak.
Enkarterrik bandokideen arteko bortizkeria eta gudak jasan zituen Erdi Aroan. Eskualdean dauden dorretxeak borroka horien lekuko eta parte izan ziren. Murgako jauregia (Zallako Udala bertan dago gaur egun) dorretxea izan zen jatorrian, eta geroxeago orain antzeman dezakegun eraikin barrokoa bihurtu zuten. Udalerriko erdialdean dago, zuhaitz bitxiez beteriko lorategiz inguratuta. Terreroseko defentsa dorrea, Urrutia jauregia edo San Antonio de la Mella baseliza aipatzeko modukoak dira ere.
Balmasedarako antzinako bidean Bolunburuko olgeta-gunea dago, bikaina geldialdi bat egiteko eta indarrak berreskuratzeko. Hemendik oso gertu monumentu-multzo aparta ezagutzeko aukera izango dugu, dorretxe batek, Santa Ana baselizak, burdinola baten hondakinek eta Burdin Aroko kastro batek osatua.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Kontaktua
Tel.: 946 390 001
Website
Zerbitzuak / Informazio gehiago
Zer ikusi
- Murga Jauregia
- San Pedro de Zarikete baseliza
- Terreros dorrea
- Bolunburuko kastroa
Hotel eta landetxeak
Jatetxeak
Jangaiak
Dokumentuak
- Lorategi didaktikoa (444,41 KB)
- Zalla_Balmaseda_Ibilbidea (431,12 KB)
- Txakoli_Zallako_TipulaMorea (360,64 KB)
- planoak (2,23 MB)
- plano ortografikoa (1,28 MB)