Zierbena

La Arena hondartzan, igeri egiteaz eta eguzkia hartzeaz gain, surfean aritu zaitezke. Hondartzaren 966 metroetan zerbitzu guztiak aurki ditzakezu, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutakoak barne. Bestalde, Zierbenako Portuak xarma tradizionala gordetzen du bere arrantza- eta kirol-ontziekin eta bertako marinel-jatetxe apartekin.

Donejakue Bidearen iparraldeko ibilbidea Zierbenatik igarotzen da. Izan ere, herrian badaude toki interesgarri asko, adibidez, Serantes, Montaño eta Punta Lucero mendiak.

Gainera, mendi-ibiliak egin daitezke bai oinez bai bizikletaz, 11 kilometroko bidegorri batean pedalei eraginez. Zierbenako kirol-ohitura nagusiak bi dira: arraunketa eta boloak katxete erara.

Zierbenan badaude aipagarriak diren elementu historiko eta artistiko batzuk. Horien artean, honako hauek azpimarratu behar dira: XII. mendeko San Roman parrokia, 1880. urtean zaharberritu zutena; Portuko Andra Mariaren eliza, San Roman parrokiari atxikita dagoena; eta Loiolako San Inazio ermita. Azken hori, udalerriko modernoena izanda (1907koa da), Errepublika garaiko suntsipenei aurre egin zien bakarra da.

Udaletxea eraikuntza modernoa da eta garai bateko eskolen orubean dago. 1997ko urriaren 15ean inauguratu zen.

Era berean, itsasoko gizon-emakumeen ohorez Xebas Larrañagak egin eta portuan dagoen eskultura nabarmendu behar dugu.

Bilboko portua eraikitzearen ondorioz, izugarriko transformazioa jasan duen arren, Zierbenako portuak oraindik ere xarma tradizionala mantentzen du. Arrantza-itsasontziek, aisialdirako ontziek eta gure jatetxe hobezinek txundituta utziko dituzte gugana hurbiltzen diren lagun guztiak.

Zierbenako historia portuarekin estuestu lotuta badago ere, ezin dugu ahaztu barnealdeko auzoen erakarmena. La Cuesta-Aldapa, Valle, Kardeo eta San Mames auzoek leku interesgarri asko dituzte eta horien artean hauexek aipa ditzakegu: Serantes, Montaño eta Punta Lucero mendiak. Horietatik gure bisitariek bista panoramiko izugarriak begiztatu ahal izango dituzte.

Zierbena

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 365 336

Website

www.zierbena.net

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Jatetxeak