Donejakue Bidea

Bi ibilbieak

Donejakue bidea egin nahi duzu? Santiago de Compostelara doazen bi ibilbide igarotzen dira Enkarterritik: Iparraldeko bidea –ezagunenetariko bat– eta Ahaztutako edo Mendiko Bidea.

 

Iparraldeko Bidea

Iparraldeko Bidea Portugaleten hasi eta Ortuella, Abanto-Zierbena eta Muskizetik igarotzen da Kobaron auzora iritsi arte. Aldapak ez dira handiak eta bidegorri bat dago ibilbidea bizikletaz egiteko. Zoragarriak dira Meatzaldea eta Kantauri itsasoko ikuspegiak. Pobeña auzoan erromesentzako aterpetxea dago, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua eta irailean zabaltzen duena.


Mendiko Bidea

Ahaztutako bideak Enkarterriko historia eta kulturan murgiltzeko aukera eskura jartzen digu, ohiko zirkuitu turistikoetatik kanpo. Bilbon hasi eta mendebalderantz abiatzen da Alonsotegi, Güeñes, Zalla eta Balmasedan zehar. Herri honetan Ikastola Zaharra aterpetxea dago. Bidea merkatari eta bidaiariz gainezka egon zen behinola, salgaiak Gaztelatik kostaldera zeramatzatela. Dorretxeak, luxuzko etxeak eta jauregiak aurkituko dituzu bidean zehar. (Informazio gehiago: www.elcaminoolvidado.com)

Donejakue Bidea

Bi ibilbieak

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Pobeñako Aterpetxea (Muskiz).
Maiatzaren 1etik irailaren 30era.
609 03 15 26

❱ Ikastola Zaharra Aterpetxea (Balmaseda).
688 810 773