Indianoen etxeak
Lux etxeak
¿Te gusta este sitio?
Gordexolako indianoen etxe famatuak, hogei inguru, XIX. eta XX. mendean eraiki ziren. Gehienak ondo kontserbatuta daude bertan jendea bizi delako.
Enkarterriko gazte askok Amerikak egin zituzten XIX. mendean. Aberastu ziren haiek, indiano famatuak, eskualdera itzuli ziren urteen poderioz eta sekulako etxeak eraiki zituzten, bata beste baino handia eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garairako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Etxeek ikaragarriko lorategiak dituzte, sarritan palmondoz eta bestelako zuhaitz tropikalez beteta. Indianoek herri-lan eta karitateko ekintza ugari finantzatu zituzten, baina sarritan jauntxokerietan erori ziren ere.
Gordexolan, Lanestosan eta Karrantzan nabarmentzen dira luxuzko eraikin hauek eta Amerikak egin zituzten talde txiki baten zoria islatzen dute. Liluratuta, beste auzoko asko haien urratsak jarraitzen saiatu ziren, baina ez zuten halako zorterik izan.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Bisita gidatua: "Indianoen ametsa" (Karrantza)