Turtziozeko baserria
¿Te gusta este sitio?
Turtziozeko baserriak Euskadiko eta Kantabriako ohizko etxeen ezaugarriak nahasten ditu: esaterako, aurrealdeko mutur batetik bestera zabaltzen diren balkoiak, askotan lorez gainezka agertzen direnak. XVIII. mendean agertu zen Agüera ibaiaren ibilguan zehar, artoaren komertzializazioak ekarritako oparotasunaren ondorioz. XX. mendearen hasieran eraikitzeari utzi zioten.
Turtziozen ez ezik, Artzentalesen eta Valle de Villaverden (Kantabria) nabarmentzen da ere baserri mota hau, haran eta mendi hegaletan sakabanatuta. Beheko solairuan gortak ohi zeuden, lehenengoan etxebizitza eta azkenengoan “sobrao” delakoa, hauxe da, belarra, sagarrak eta bestelako produktuak lehortzeko kamarotea.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Bisita gidatua: "Euskadin bakarra den baserria"