Zierbena
III. Zierbenako Txakurkrosa
Barrio Kardeo
¿Te gusta este sitio?
Txakurkrosa Enkarterrin izango dugu berriz ere! Zierbenak bere herri Txakurkrosaren edizio berria (hirugarren, hain justu) antolatuko du otsailaren 9an. Froga Euskadiko Txakurkros Ligarako (ETL) puntuagarria da,.
Baina, zer da kanikrosa? Europan entzutetsua den kirola da, gurean pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari dena. Laburbilduz, uhaleria berezi baten bidez lasterkariaren gerrira loturik dagoen txakur batekin korrika egitean datza.
Ariketa fisikoa egiteaz gain, gure txakurrarekin dugun lotura estutu eta bere egoera fisikoa hobetuko du. Txakurrek 20 kilo baino gehiago pisatu behar dute normalean, eta euren ongizatea momentu oro buruan izan behar dugu, tiratzeak saihestuz, etab.
Honako baldintza hauek bete behar dituzte txakurrek Zierbenako Kanikrosan parte hartzeko: gutxienez urte bat izateaz gain, txipa jarrita eta behar bezala txertatuta egon behar dute.
—9:00etan: Albaitari kontrola
—10:30ean: Lasterketa aurreko bilera
—11:00etan: Txakurkrosaren irteera (8,5 km)
—11:30ean: Ixasondo eta Amarok Txakur Heziketaren erakustaldiak
—13:00etan: Txakurkros Txikiaren irteerak
—13:15etan: Sari banaketa
Hasiera: otsailak 9 | 11:00
Bukaera: otsailak 9 | 16:00
Website
www.facebook.com/ZierbenakoTxakurkrosa/
Helbidea
Barrio Kardeo
48508 ZIERBENA (Bizkaia)