Txakolibus: Enkarterriko ibilbidea
Ezagutu Bizkaia txakolinaren ñabarduren bidez, bertoko leku esanguratsuenetara eramango gaituen autobus bati esker. Enkarterriren kasuan, irailaren 17an abiatuko da "txakolibusa" Bilbotik. El Pobaleko burdinola, Bodegas de Galdames upeltegiak (dastaketa aperitiboarekin) eta Balmasedako alde zaharra bisitatuko ditugu. Eman izena!
❱ Noiz: irailaren 17a, larunbata | 9:00etan
❱ Irteera: Museo plaza, 2 · Bilbo [ikusi Google Maps-en]
❱ Hizkuntza: gaztelania
❱ Prezioa: 25 € pertsonako
❱ Iraupena: 6 ordu
❱ Itzulera Bilbora: 14:30ean
Ibilbidea
☛ El Pobaleko burdinola. Ba al zenekien 3.000 iltze baino gehiago beharrezkoak zirela Enkarterriko haran eta mendietan altxatzen diren baserriak eraikitzeko? Hemen egiten zituzten aspaldi batean, Muskizko El Pobaleko burdinolan. Eta baita goldeak, segak, mailuak, burdin heziak eta ezpatak ere! Zer egingo ote du errementeriak oraingo honetan...? Ez galdu ikuskizun liluragarri honetaz gozatzeko aukera!
☛ Bodegas de Galdames upeltegiak teknologiarik modernoena erabiltzen du kalitate handiko txakolinak ekoizteko, betiere prozedura tradizionalei uko egin gabe. Mahastiak Galdamesko bi auzotan daude: Concejuelo, Loizaga Dorreko aldamenetan, eta Valdibian, izen bereko irin-errota historikotik oso gertu.
☛ Balmaseda Bizkaiko lehen hiribildua da. Zubi Zaharra zeharkatuko dugu eta Erdi Aroko kalexketan zehar ibiliko gara elizak, jauregiak eta jauretxeak miresten ditugun bitartean.
Hasiera: irailak 17 | 09:00
Bukaera: irailak 17 | 14:30