Muskiz
Ibilbide gidatua Muskizen: meategitik zamalekura
Muskiz Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen garai batean. Burdin minerala trenbidez garraiatzen zuten Burdin Mendietatik kostaldeko zamalekuetaraino. Ibilbide gidatu honetan, oinez egingo dugu Kobaron eta El Piquillo zamalekua lotzen dituen Bide Berdean zehar (5 km). Muskizen hasi, eta Ontonen (Kantabria) amaituko dugu. Ibilbidean aztarna ugari agertuko zaizkigu, meatze-prozesuaren urrats guztietatik gidatuko gaituztenak, mineralaren erauzketatik ontziratzera arte.
Informazio praktikoa
Helbidea
Parking de Kobaron
48550 MUSKIZ (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@enkartur.eus
Ordutegia / Oharrak
❱ Topagunea: Kobarongo aparkalekua [ikusi Google Maps-en]
❱ Ordua: 11:00
❱ Iraupena: 2 ordu
* Ibilbideak 5 kilometroko distantzia du. Gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak eramatea.