Sopuerta
Rural Palace landetxea Sopuertan dago, Enkarterriko bihotzean eta eskualdeko erakarpen turistiko nagusietatik gertu. Bost logela bikoitz ditu eta ohe osagarriak gehitzeko aukera dago. Logelek bainugela pribatua, telebista, berogailua eta wifia dute. Era berean, posible da etxe osoa sukaldearekin alokatzea (beharrezkoa da erreserba egitea eta fidantza aldez aurretik ordaintzea).
Rural Palace landetxeak kanpoko igerileku bat du. Mendi ibilbideak eta arrantza egiteko ingurune ezin hobean dago, Bilbo, Kantabria eta kostaldearen arteko erdibidean (25 kilometro inguru). Loiuko aireportua 35 kilometrora dago, eta bertarainoko garraio-zerbitzua eskaintzen dugu. Aparkaleku pribatua dugu.
❱ Número de registro: EBI01682
Informazio praktikoa
Helbidea
La Avellaneda auzoa, 35
48190 SOPUERTA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 696 545 681
Email: ederekes@yahoo.es