Enkarterri Fest: pintxoen ibilbidea, bertoko zaporeak eta Zallan egindako sushia

2022-09-13

Dastaketa gidatuak, chef izardunak, haurrentzako tailerrak, zuzeneko musika eta askoz gehiago. Enkarterriko jaialdi gastronomiko handiena Zallara itzuliko da irailaren 17an eta 18an, jarduera, erakusketa- eta salmenta-gune berriekin eta sorpresa mordoarekin. Horien artean, pintxoen ibilbidea: sorkuntza esklusiboak eta txakolin-kopa bat dastatzeko aukera (4,50 euroren truke).

« Lortu informazio gehiago eta eman izena www.enkarterrifest.eus webgunean

Pintxo bat + txakolina = 4,50 €

Enkarterriko zaporeak

1606_sushifoto2-eu-Real.png

Zallako hamazazpi tabernak pintxo esklusibo bana prestatu dute Enkarterri Fest ospatzeko. Jaialdia bertoko eta hango zaporeei egindako omenaldia da, eta, beraz, ustartze harrigarriak dastatzeko aukera izango dugu. Nolanahi ere, Zallako tipula morea izango da protagonista, kalitate handiko osagaiekin konbinatuta. Proba itzazu guztiak 4,50 euroren truke eta txakolin-kopa batekin! Gainera, terrazaz terraza ibiltzeak ukitu artistikoa izan dezakeela erakutsiko dizugu. Esperientzia erabat sentsoriala biziko duzu. Hemen den-denak du garrantzia: aurkezpena, zaporea, musika, prezioak… eta dekorazioa!

IKUSI MAPA

Japoniako zaporeak Zallako ukituarekin

SUSHI UGARI

1606_japoniafoto-eu-Real.jpg

Sushi Ugari Japoniako zapore tradizionaletarako leihoa bat da. Zallan dago eta berezko gunea izango du Enkarterri Fest-en (azoka barrutitik oso gertu, Artebizkarra kaleko 19. zenbakian, Taaffes tabernaren aurrean). Bertan ohiko menua dastatzeko aukera izango dugu: sushia (maki, uramaki eta nigiri), gyozak eta pokea, batik bat. Sushi Ugarik pintxo esklusiboa prestatu du jaialdi gastronomikorako: tipula errea misorekin, behi-haragi glasatua eta arroza. Gainera, etxeko txikienek jaki exotiko hau prestatzen ikasteko eta emaitza dastatzeko aukera izango dute Enkarterri Fest-eko tailerretan.

IKUSI MAPAN

Enkarterriko zapore onenak

Erakusketa- eta salmenta-gunea

1606_mesafoto-eu-Real.jpg

Lortu bertoko produkturik onenak: Enkarterri Festek erakusketa- eta salmenta-gune bat izango du, produktuz betetako hamabost postu baino gehiagorekin: garagardoak, txokolateak eta artisau-kafeak, etxeko marmeladak eta ogiak, txakolinak, gaztak eta (jakina) Zallako tipula morea, besteak beste. Gainera, eskualdeko txakolin- eta garagardo-dastaketak antolatu ditugu, Enkarterri eta eskualdeko zaporeak hobeto ezagutzeko aukera izan dezazun. Enkarterriko jangaiak sariak irabazi dituzte gure mugetatik kanpo eta, pixkanaka, jatetxe onenetako kartetan zabaltzen ari dira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Albiste gehiago