Familiarekin abenturaz betetako udaberria bizitzeko atzerako kontaketa
2022-02-16
Enkarterrin udaberria estreinatzeko irrikan gaude. Hilabete baino gutxiago falta da horretarako (une zehatza martxoaren 20ko 16:33ak izango da), baina ez dugu hainbeste itxaron nahi. Horregatik, data hori aurreratzea erabaki dugu, Karpin Fauna bisitatzeko promozio berezi batekin (martxoaren 1ean hasiko da) eta Sopuerta Abentura berriz irekiz, hilaren 12an. Gainera, etxeko txikienek piraten abenturak bizi ahal izango dituzte Güeñesko Bizkaia Park Abenturan… edota artzain bihurtu egun batez. Hona hemen lau plan familiarekin abenturaz betetako udaberria bizitzeko.
%30 eko deskontua
Karpin Fauna
Karrantza
Katamotza Karpin Faunan
Karpin Fauna ez da zoologiko bat: ez du animaliarik hazten eta ez du ikuskizunik antolatzen. Aitzitik, animalia basatientzako babeslekua da, bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak, jatorrizko habitatera itzultzeko aukerarik ez dutenak. Hemen ingurune seguru bat aurkitzen dute, bizitza hobeagoa izan dezaten. Panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak, guanakoak… Guztira, 50 animalia baino gehiago bizi dira zelatan Karrantzan, naturaren itxurazko baretasunaren erdian.
Martxoaren 1etik aurrera, Enkarterriko Mankomunitatea* osatzen duten udalerrietako edozein hotel edo landetxetan bi gau edo gehiago ematen badituzu, % 30eko deskontua izango duzu Karpin Fauna bisitatzean. Deskontua 14 urtetik gorakoek izango dute, sarrera bakoitzeko 7 euro ordainduta (10 euro ordaindu beharrean).
Deskontua erabiltzeko, sarrerak Karpin Faunaren webgunearen bidez erreserbatu behar dira, beheko botoian klik eginez eta “BiziEnkarterri > 14 años/urte”. modalitatea hautatuz. Gogoan izan ezinbestekoa izango dela gaua igaro izana egiaztatzea eta deskontua egonaldian zehar erabiltzea.
* Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalerriak: Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.
Martxoaren 12an berrirekiko du
Abenturak zuhaitzen gainean
Sopuerta Abentura
Tirolinak Sopuerta Abenturan
Inoiz ez duzu ametsik egin pilatutako estresa zuhaitzen gainean askatzen duzula? Ez da ideia burugabea, ez behintzat martxoaren 12tik aurrera. Egun horretan berriro irekiko ditu ateak Sopuerta Abenturak, zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena. Tibetar zubiak, tirolina zirkuituak, lianak eta abordatze sareak aurkituko dituzu. Adrenalina eta barreak bat datoz hemen.
Sopuerta Abenturak metro bat eta 24 metro bitarteko zortzi zirkuitu ditu, eta hasiberrientzako bi. Gainera, 4 urtetik beherakoek haientzat bereziki diseinatutako espazio bat dute. Plan ezin hobea da koadrilarekin edo familiarekin gozatzeko. Sopuerta Abenturak oilasko-denda bat du barrutiaren barruan, bazkalostean zuhaitzen gainean abenturak bizitzen jarrai dezazuen.
Güeñes
Piraten lurraldea
Bizkaia Park Abentura
Abordatze-sarea
Ongi etorri piraten lurraldera, Bizkaia Park Abenturan, etxeko txikienak zuhaitzetatik eta itsasargi batetik igoko dira, itsaslapurren sareetatik ihes egingo dute eta egundoko txirristetatik jausiko dira. Bitartean, gurasoek umeek bezain ondo pasako dute kortsarioen tabernan.
Parkea Güeñesen dago, Bilbotik 15 minututara, sorpresaz beteriko esparru itxian. 1 eta 15 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago parkea, adin bakoitzari moldatutako guneak baititu. Leku aparta da urtebetetzeak ospatzeko, talde txangoak antolatzeko edo primeran pasatzeko, bestelako aitzakiarik gabe.
Karrantza
Artzain egun batez
Amalur gaztandegia
Esperientzia hau Karrantzan egiten da
Artzain batekin eguna pasatzea eta 4.000 urte gorako historia duen lanbide baten zokoak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Esperientzia ezberdina proposatu nahi dizugu natura betean, edonori zuzenduta, baina batez ere etxeko txikienekin gozatzeko pentsatuta dagoena. Bisita Karrantzako Amalur gaztandegian egingo da, Karpin Fauna eta Pozalagua kobazulotik oso gertu. Artzainak gaztandegira eramango zaitu eta artisau-gazta nola egiten duen erakutsiko dizu. Bere artaldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita artzainak egiten dituen jakiak erostekoa ere!
❱ Topagunea: Amalur gaztandegia (ikusi mapan)
❱ Noiz: martxoak 12, larunbata | martxoak 26, larunbata
❱ Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko (5 urtetik beherakoak, doan)
❱ Iraupena: 1 ordu