Txakolinaren mundua Enkarterrin (2025)

2025-03-27

Udaberria da eta mahastiak kimatzen ari dira Enkarterrin! Gure ardoak eta eskualdeko bazter esanguratsuenak partekatzeko, jardueraz betetako txakolin-ibilbide bat diseinatu dugu: dastaketak ehun urtetik gorako errota batean edo Rolls-Royce artean, bertoko pintxoekin egindako uztarketak,  ahosabairako ordainsari batekin amaituko diren bisita gidatuak eta askoz gehiago. Segi irakurtzen eta eman izena!

Dastaketa Enkarterriko bihotzean

TXA TXABARRI UPELTEGIA (Sopuerta)

2071_20711904abellanedatxakoli-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Ezagutu Sopuertako Abellaneda auzoa bisita gidatu honi esker, eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Eskualdeko antzinako Batzar Etxea (gaur egun Enkarterrietako Museoa) eta Urrutia Dorrea daude hemen. Auzoa arakatu ondoren, Txa Txabarri upeltegiaren mahastietaraino joango gara ekoizpen-prozesua ezagutzeko. Eguna amaitzeko, upeltegiko txakolin-barietateak dastatuko ditugu.

 

Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

❱ Ordua: 10:15ean

❱ Prezioa: 17 €

TopaguneaEnkarterrietako Museoa

Txakolina eta bermuta Rolls-Royce artean

TXURRUT (Sopuerta)

2071_20711904loizagatxakoli-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Txakolina, bermuta, pintxoak eta luxuzko ibilgailuak: Enkarterriko txakolin gazteenetako bat ezagutzeko konbinazio aparta. Galdamesko Concejuelo auzoan hasiko dugu ibilbidea. Hemen dago Loizaga Dorrea, Europako Rolls-Royce bildumarik handiena. Museoa bisitatu ondoren, Sopuertaraino abiatugo gara, Txurrut-en txokoraino. Bertan txakolina, bermutak eta pintxo batzuk dastatuko ditugu.

 

Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

❱ Ordutegia:

  • Bisitaldia Loizaga Dorrean: 9:45etik 11:30era (puntualtasuna eskatzen da)
  • Dastaketa Txurrut-en txokoan (norbera bere ibilgailuan joango da): 12:00etan

❱ Prezioa: 25 €

❱ TopaguneakLoizaga DorreaTxurrut-en txokoa

Txakolina pintxoekin… eta lurpeko katedral bat

DEBRINGAS (Karrantza)

2071_2071ventakantaurifest-es-real-eu-Real.jpg

Hartu parte aurkikuntzaz betetako egun batean! Karrantzako Pozalagua kobazuloan ekingo diogu egunari, munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen haitzuloan. Lurpeko katedral hau bisitatu ondoren, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.

 

Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

Ordutegia:

  • Bisitaldia Pozalaguan: 11:30etik 12:30era
  • Dastaketa Txakoli DeBringas upeltegian: 13:00etan

❱ Prezioa: 15 €

❱ TopaguneakPozalagua kobazuloa | DeBringas upeltegia

Txakolin-dastaketa ehun urtetik gorako errota batean

BODEGAS DE GALDAMES UPELTEGIA

2071_20711904bodegasgaldames-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Dastatu Bodegas de Galdames upeltegiko txakolinak taloarekin eta gilda batzuekin batera . Upeltegia bisitatu ondoren, Valdibiango errotara joango gara. XVIII. mendeko errota hori 800 metrora dago, eta monumentu-multzo izendatu dute. Hemen, Barbadun ibaiaren ertzean, txakolingileak alea ehotzen erakutsiko digu, taloa txorizoarekin prestatzeko. Ondoren, txakolinekin eta gilda batekin batera dastatuko ditugu.


Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

❱ Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 14 €

Topagunea: Bodegas de Galdames upeltegia

Txakolina pintxoekin… eta dolomia-fabrika bat

DEBRINGAS (Karrantza)

2071_2071dolomitas-es-real-eu-Real.jpg

Ezagutu Karrantzako ondare industriala eta enologikoa txakolin-dastaketarekin egingo dugun bisita gidatu honetan parte hartuta. Antzinako Dolomitas fabrikan ekingo diogu egunari. Honaino eramaten zen, aireko tranbia baten bidez, Pozalagua kobazuloaren ondoko harrobian erauzitako minerala. Bisitaldi ostean, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.

 

Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

Ordutegia:

  • Bisitaldia fabrikan: 11:00etatik 12:00etara
  • Dastaketa Txakoli DeBringas upeltegian: 12:30ean

❱ Prezioa: 12 €

❱ TopaguneakDolomitas fabrika | DeBringas upeltegia

Txakolina pintxoekin… eta ilunpetako kobazulo bat

DEBRINGAS (Karrantza)

2071_20711904debringascatas-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Hartu parte aurkikuntzaz betetako egun batean! Erabat ilunpetan barneratuko gara Karrantzako Pozalagua kobazuloan, kopetako linterna baten laguntza bakarraz, lurpeko katedral honen aurkitzaileek egin zuten moduan. Bisitaldi ostean, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.

 

Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

Ordutegia:

  • Bisitaldia Pozalaguan: 10:30etik 11:30era
  • Dastaketa Txakoli DeBringas upeltegian: 12:00etan

❱ Prezioa: 15 €

❱ TopaguneakPozalagua kobazuloa | DeBringas upeltegia

Txakolina pintxoekin… eta ibilaldia indianoen etxeetatik

DEBRINGAS (Karrantza)

2071_20711904indianostxakoli-es-real-es-real-eu-Real.jpg

Ezagutu Karrantzako indianoen etxeak bisita gidatu baten bidez, eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Kontxa auzoan elkartuko gara bertako etxetzarrak arakatzeko. Indianoek dirutza nola egin zuten eta haien eguneroko bizitzaren gertaera zirraragarrienak kontatuko dizkizugu. Bisitaldi ostean, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.


Bisitaldien egutegia

Sakatu parte hartzeko gustuko duzun data.

Noiz:

Ordutegia:

  • Bisita gidatua: 10:30etik 11:30era
  • Dastaketa Txakoli DeBringas upeltegian: 12:00etan

❱ Prezioa: 17 €

❱ Topaguneak: Karrantzako Udala | DeBringas upeltegia

Albiste gehiago