Abanto-Zierbena

Burdin Jaia 2024

Meatzaritzaren festa | Gallarta

Burdin Jaia bueltan izango da Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan irailaren 7an eta 8an, herriko meatze-memoria gogora ekartzeko eta meategietan lan egin zutenei omenaldia egiteko. Horretarako, jardueraz betetako asteburua prestatu dugu: kalejirak, musika zuzenean, dastaketa gidatuak, haurrentzako tailerrak, lanbideen erakustaldiak, bertako produktuen azoka eta askoz gehiago. Segi irakurtzen eta ez hutsik egin!



Dastaketak kantinan

Bizi ezazu egundoko esperientzia gastronomikoa Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko kantinan! Askotariko dastaketa gidatuk diseinatu ditugu betiko platerak aldarrikatzeko, zapore berriak dastatzeko eta ezusteko uztartzeak probatzera ausartzeko. Sakatu botoia orduak ikusteko eta tokia erreserbatzeko.

» Eman izena!

Iron River murgiltze-esperientzia

Sartu Iron River murgiltze-aretoan! Espazio honek ikusizko, entzunezko, ukimenezko eta usaimenezko elementuak uztartzen ditu Bizkaiko historia industriala teknologiaren eta errealitate areagotuaren bidez ezagutzeko.

Isiltasunaren martxa

Isiltasunaren martxa Burdin Jaiaren une hunkigarrienetako bat bilakatu da. Ibilbideak ilunpetan zeharkatuko du Meatzari etorbidea, kandelen eta faroltxoen argitan soilik. Martxa larunbatean 22:00etan abiatuko da Blasco Ibañez parketik Gallarta Zaharra parkeraino, Bodovalleko meatzariak eta txirterak omentzeko.

Asteburuan zehar...

  • Meatze-trena. Galdamesko antzinako trenbidearen ibilbideari jarraituko dio, meatze-paisaien ikuspegi bikaina eskainiz
  • Merkatua. Nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
  • Musika zuzenean. Zuzeneko musika emanaldiak Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen eta Abanto Musika Eskolaren eskutik.
  • Burdin artisau-lanbideen erakustaldia. Parte hartzeko sutegia eta errementaritza tradizionala Forjas Brun, La Fragua de Mink, Sulai Forja eta La Fragua del Cierzo lantegien eskutik.
  • Burdin gourmet. Bi sukaldaritza-txoko hauetan, ondo jatearen, zapore-aniztasunaren eta tradizio< eta azken joerak elkartzearen aldeko apustua egingo dugu.
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Parte hartzeko sutegia eta dastaketa gidatuak langileen kantinan.

» Irakurri egitarau osoa

Abanto-Zierbena

Burdin Jaia 2024

Meatzaritzaren festa | Gallarta

iraila 2024 7 Hasiera
iraila 2024 8 Bukaera

Hasiera: irailak 7 | 11:00
Bukaera: irailak 8 | 15:00

Helbidea

Gallarta
48500 ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)