Abanto-Zierbena
Gallartako Gabonetako Azoka
Abanto-Zierbenako Gallarta auzoak Gabonetako azoka tradizionalarekin egingo die ongietorria jaiei abenduaren 14an. Dolores Ibarruri plaza produktuz gainezka egongo da. Besteak beste, dekorazio- eta artisautza-gaiak, gozokiak, gaztak, ardoak, cavak, uxual eta bestelako destilatuak, ogiak, turroiak eta marmeladak izango dira salgai. Gainera, haurrentzako txoko bat egongo da etxeko txikienek tailerretan parte har dezaten eta krispetak, azukre-kotoia eta txokolate beroa eskuratzeko aukera izan dezaten. Azoka zuzenean jotako musikaz girotuko da.
❱ Tokia*: Dolores Ibarruri plaza (ikusi Google Maps-en)
❱ Eguna: Abenduak 14, larunbata
❱ Ordutegia: 11:30etik 20:00etara
Euria egiten badu, Gallartako Txikito pilotalekuan egingo da.
Uztartze gidatuak
Prezioa: 3 euro. Izena emateko, sakatu jardueraren izena:
❱ Ardo gozoak eta Gabonetako gozokiak • 12:30etik - 13:30era
❱ Ardo apardunak eta ahate-produktuak • 14:00etatik 15:00etara
❱ Ardo gozoak, txokolateak eta espeziak • 17:30etik 18:30era
❱ Ardo apardunak eta turroiak • 19:00etatik 20:00etara
Haurrentzako tailerrak
Prezioa: 2 euro. Izena emateko, sakatu jardueraren izena:
❱ Cupcake-ak • 12:00etatik 13:30era
❱ Royal icing bidez apaindutako galletak • 12:00etatik 13:30era
❱ Cupcake-ak • 17:00etatik 18:30era
❱ Royal icing bidez apaindutako galletak • 17:00etatik 18:30era
Hasiera: abenduak 14 | 11:30
Bukaera: abenduak 14 | 20:00