Sopuerta
Txerriki Azoka (Sopuerta)
Txerriki Azoka bueltan da Sopuertan! Martxoaren 2an, igandea, 50 urteko historia duen txerri-produktuen azoka egongo da ikusgai udalerriko Santa Ana plazan, goizeko 10:00etatik.
Txerriki Azokak berrogeita hamar postu eta sei txosna izango ditu. Ohiko jakiez gain (txorizoa, odolkia, taloa...), dozenaka erakusmahai egongo dira bertako beste produktu askorekin: ogia eta gozogintza, gaztak, txakolina eta bermuta, barazkiak eta eztia, besteak beste.
Euskal kantek eta hainbat ekitaldik (hala nola dastaketa gidatuak eta haurrentzako tailer bat) girotuko dute eguna.
Egitaraua
❱ 10:00: Azokaren hasiera
❱ 12:00: Haurrentzako tailerra (pilotalekuan)
❱ 12:15: Basque Wine dastaketa
❱ 13:00: Herri-kirolak
❱ 13:30: Basque Wine dastaketa
❱ 14:00: Sari-banaketa
Hasiera: martxoak 2 | 10:00
Bukaera: martxoak 2 | 14:30