Gordexola
BeRoutes
BeRoutes txirrindularitza bizitzeko modu bat da, mundua arakatuz, naturarekin konektatuz eta esperientzien bitartez. Horregatik, bizikleta-irteerak diseinatzen eta antolatzen laguntzen dizugu, Enkarterriko eta Euskadiko txoko ikusgarrienak neurrira ezagutzeko aukera izan dezazun.
Egunen edo etapen arabera
Aukeratu zure ordutegietara eta trebetasunetara egokitzen diren egunetan edo etapatan banatutako ibilbideen artean. Nahiago baduzu, neurrira egindako irteerak diseina ditzakegu ere. Gainera, ostatua bilatzeaz arduratuko gara.
Ibilbide onenak
Gure esperientziari esker, edozein modalitatetarako ibilbide esklusiboak diseinatzen ditugu. Milaka urteko basoetan barneratuko zara, ezinezko bihurguneetako errepideetan eragingo diezu pedalei, eta harrituko zaituzten lekuetan barrena egingo duzu.
Zure kabuz edo gidariekin
Eragin pedalei zure kabuz, GPSarekin edo tokiko gidariekin (bideko laguntza eta hornidura barne). Zuk erabakiko duzu nola egin nahi diozunaurre erronkari.
Bizikleten alokairua
Behar duzun bizikleta alokatuko dizugu, eta nahi duzun lekura eramango, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun. Bizikleta guztiek abenturari ekiteko behar duzun guztia dakarte.
Informazio praktikoa
Helbidea
Plaza Molinar, 11
48192 GORDEXOLA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 627 658 391
Email: hello@beroutes.com