Zalla
Bolunburuko kastroa eta burdinola
Zalla
Aurkitu Enkarterriko iragana ezagutzeko modu berri bat errealitate birtualaren bitartez: zure begiekin ikusi ahalko duzu Balmasedako gazteluaren muinoa eta hirigune historikoa eta Zallako Bolunburuko kastroa eta burdinola nola itzultzen diren bizitzara mende batzuk geroago.
Joan zaitez K.a.-ko II mendera eta ezagutu Bolunburuko kastroa (Zalla). Burdin Aroaren amaieran bertan bizi zen erromatarren aurreko autrigoien herria; gaur egun Bizkaiko eta Arabako mendebaldeko eta Burgos eta Kantabriako ekialdeko ibarrek hartzen duten eremuan.
Hemendik oso gertu Bolunburuko burdinola-errota dago. XVIII. mendera bidaiatuko gara hura bisitatzeko. Errota eta burdinola monumentu-multzo batekoak ziren eta multzo horretan zeuden Bolunburuko dorretxea eta Santa Ana baseliza, eta gaur egunera arte mantendu dira.
Esperientzia bizitzeko 3 modu
1. "Enkarterri virtual" aplikazioaren bidez, kokapenak zure kabuz bisita ditzakezu. Deskargatu doan Google Play-n edo App Store-n.
2. Aplikazioa eta kartoizko euskarridun betaurrekoak konbinatuta. Betaurreko horiek Enkartur-eko turismo-bulegoan edo Zallako Udaletxean eskura daitezke.
3. Oculus Meta Quest 2 errealitate birtualeko betaurrekoekin egindako bisita gidatuaren bidez. Gorde aurretiaz Enkartur-en.
Lehentasunez Jarduteko Eremuak Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin.
Zonas de Actuación Preferente con la financiación de Gobierno Vasco.
Informazio praktikoa
Zerbitzuak / Informazio gehiago
Deskargatu aplikazioa… eta irabazi sari bat
❱ Enkarterriko errealitate birtualaren aplikazioa hiru modutan erabili daiteke: ukimen-sarbidea, errealitate birtualeko betaurrekoekin eta jolas-dinamikaren bitartez. Aukera hori aukeratu eta jokoa osorik gainditzen baduzu, ezusteko opari bat lortuko duzu. Enkartur-eko bulegoan edo Zallako udaletxean jaso ahal izango duzu.