Karrantza
Bisita gidatua Karpin Faunan
Karrantzako Karpin Fauna bisitatzeko modu berri bat eskaini nahi dizugu! Orain, izena eman dezakezu bisita gidatu batean, aterpean babesean hartutako bizilagunen istorioak hobeto ezagutzeko. Animalia hauek bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak dira, eta ezin dira libre bizi. Hemen, bizitzeko esparru segurua eskaintzen diegu. Ibilbidean zehar, zaintzaileek haien jatorria eta gorabeherak kontatuko dizkigute. Karpineko biztanleen egunerokotasuna ezagutzeaz gain, zentron egiten dugun lanaren berri emango dizugu.
Esperientziak bi ordu eta erdi irauten du (12:00ak baino lehen hasita, baina 11:45era iristea gomendatzen dugu), eta adin guztietarako aproposa da. Bisita amaitzean, ingurua nahi duzun erritmoan arakatu ahal izango duzu, ixteko ordura arte. Karpin Fauna aire zabalean dago, natura betean eta Karrantzako mendien bihotzean.
Informazio praktikoa
Helbidea
Barrio Biáñez, 37
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 107 066
Email: infokarpin@gmail.com