Karrantza
Aintzinako Dolomitas Fabrika Museoa
¿Te gusta este sitio?
Dolomitas antzinako lantegiaren deskarga-gunea, 2002an Eusko Jaurlaritzak Ondare Kultural izendatu zuena, Monumentu kategoriarekin. Ranero haitzean kokaturiko Donosa harrobiaren minerala gaur egun Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa den lekuan birrintzen zen, Karrantzan. Hemendik Dolomitas Fabrikaraino eramaten zuten aireko tranbia baten bidez, Bizkaiko azkenekoa (1976 urtera arte abian egon zen). Tranbia eskuz mugitzen zuten polea erraldoiak oraindik ere ikus ditzakegu. Lantegian labe garaiak estaltzeko erabiltzen ziren adreilu erregogorrak fabrikatzen ziren, ezinbestekoak Euskadiko industrializazioan.
Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegi Museoak aukera ematen digu lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita ondare industriala era desberdin batean ezagutzeko ere.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Barrio Ambasaguas, s/n
(Junto a la oficina de turismo)
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 806 928
Email: museodolomitas@gmail.com
Ordutegia / Oharrak
❱ Larunbatak: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.
❱ Igandeak: 11.00etatik 14.00etara.