Trapagaran
Ihes-jokoa Zugaztietan
Historiak, geologiak, asmamenak eta meatzaritzak bat egingo dute XX. mendearen hasieran Zugaztietan girotutako ihes-joko zirraragarri honetan. Mapa baten laguntzaz, siderita preziotsua aurkitu beharko duzu, orainaldira itzuli ahal izateko. Buru-azkartasuna eta orientazio-trebetasunak funtsezkoak izango dira meategiaren erraietatik ihes egitea lortzeko.
Informazio praktikoa
Helbidea
Parada de autobús La Arboleda (1188)t
48520 TRAPAGARAN (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@enkartur.eus
Ordutegia / Oharrak
❱ Topagunea: Zugaztietako autobus-geltokia [ikusi Google Maps-en]
❱ Ordua: 10:00etan eta 12:00etan
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
* 16 urtetik gorakoentzat. Hauek sartzen dira barne: jokoa egiteko behar den guztia, mendian tituluduna den gidari bat eta asegurua.