Aste Santuaren osterako planak familiartean
2023-04-05
Enkarterri-Meatzaldea
Aste Santua amaitu da, baina etxeko txikienek oporretan jarraitzen dute. Hona hemen Enkarterrin eta Meatzaldean familiartean primeran pasatzeko hainbat plan: abenturak zuhaitzetan, piraten bizipenak, ibilbideak eta askoz gehiago.
Sopuerta
Abenturak zuhaitzen gainean
SOPUERTA ABENTURA
Inoiz ez duzu ametsik egin pilatutako estresa zuhaitzen gainean askatzen duzula? Sopuerta Abentura zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena da. Tibetar zubiak, tirolina zirkuituak, lianak eta abordatze sareak aurkituko dituzu.
Arenalina eta barreak bat datoz parkeko zortzi zirkuituetan, bi hastapen-guneetan eta 4 urtetik beherakoentzako espazio berezian. Plan ezin hobea da koadrilarekin edo familiarekin gozatzeko. Gainera, ez duzue bokatarik ekarri beharko, Sopuerta Abenturak oilaskoak zerbitzatzen dituen jatetxe bat baitu.
Güeñes
Piraten lurraldea
BIZKAIA PARK ABENTURA
Ongi etorri piraten lurraldera, Bizkaia Park Abenturan, etxeko txikienak zuhaitzetatik eta itsasargi batetik igoko dira, itsaslapurren sareetatik ihes egingo dute eta egundoko txirristetatik jausiko dira. Bitartean, gurasoek umeek bezain ondo pasako dute kortsarioen tabernan.
Parkea Güeñesen dago, Bilbotik 15 minututara, sorpresaz beteriko esparru itxian. 1 eta 15 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago parkea, adin bakoitzari moldatutako guneak baititu. Leku aparta da urtebetetzeak ospatzeko, txangoak antolatzeko edo primeran pasatzeko, bestelako aitzakiarik gabe.
Karrantza
Artzain egun batez
AMALUR GAZTANDEGIA
Artzain batekin eguna pasatzea eta 4.000 urte gorako historia duen lanbide baten zokoak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Esperientzia ezberdina proposatu nahi dizugu natura betean, edonori zuzenduta, baina batez ere etxeko txikienekin gozatzeko pentsatuta dagoena.
Jarduera Karrantzako Amalur gaztandegian egingo da, Pozalagua kobazulotik eta Karpin Faunatik oso gertu. Artzainak gaztandegira eramango zaitu eta artisau-gazta nola egiten duen erakutsiko dizu. Bere artaldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita artzainak egiten dituen jakiak erostekoa ere!
❱ Topagunea: Amalur gaztandegia (ikusi mapa)
❱ Eguna: apirilaren 15a, larunbata
❱ Ordua: 10:30ean
❱ Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko (doan 5 urtetik beherakoentzat)
❱ Iraupena: 1 ordu
Muskiz
Paduren ibilbidea
FAMILIARTEAN
Gozatu Barbadun ibaiaren inguru harrigarriaz, La Arena hondartzan (Muskiz) hasi eta amaitzen den ibilbide lineal honi esker. Ezin hobea da familian egiteko, ez baitu inolako zailtasun fisiko edo teknikorik. Berreskuratutako paduren artean ibili eta Pobeña auzoa ezagutzeko aukera izango duzue.
Behin hona iritsita, ez ahaztu geldialdi bat egitea El Pobaleko burdinola bisitatzeko! XVI. mendeko fabrika hidraulikoa da, bost mende baino gehiagoz sugarra piztuta mantendu duena. Larunbatetan zuzeneko erakustaldi osoa eskaintzen digu errementariak, aspaldi batean ezinbestekoak ziren eguneroko objektuak sortuz: nabarrak, mailukak, iltzeak… eta ezpatak! Burdinola oso ingurune berezian dago, banbuzko baso exotiko batek babestuta.
❱ Ibilbide mota: lineala (joan-etorria)
❱ Zailtasun teknikoa: txikia
❱ Zailtasun fisikoa: txikia
❱ Gomendatutako sasoia: urte osoa
Karrantza
Karpin Fauna
ANIMALIA BASATIENTZAKO BABESLEKUA
Karrantza Haranean, naturaren itxurazko baretasunaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak eta guanakoak zelatan daude. BBK Karpin Fauna basa-faunaren babes-zentroko biztanleak dira. Animalia hauek bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak dira, berezko habitatera itzultzeko ezgai. Hemen bizimodu hobea aurkitzen dute.
Karpin Fauna ez da zoologiko bat: ez du animaliarik hazten eta ez du ikuskizunik antolatzen. Karpin Fauna aire zabaleko eremu zabal batean dago, mendiaren erdian, eta hiru eremu tematikotan banatzen da: Dinosaurioen harana, Piztien lorategia eta Animalia, 55 espezie baino gehiagorentzako babesleku pribilegiatua.