El Karpineko jauregia
2018-01-23
Enkarterriko txokoak
Karrantzako Karpinaren barrualdean dago XX. mendeko lehenengo urteetan eraikitako jauregi hau, Enkarterriko handientsuenetako bat.
Karrantza Haranean dago jauregia, natura betean eta Karpin Abenturako animalietatik oso gertu. Romualdo Chávarri indianoak eraiki zezaten agindu zuen XX. mendearen hasieran. Enkarterriko eraikin handientsuenetako bat da.
Bere horretan mantendu da jauregia urte hauetan zehar. Oran ere begietsi ditzakegu jatorrizko 32 logela, hamalau tximinia eta Ingalaterratik ekarritako portzelanazko bainugela ditu, lau solairutan banatuta.
El Karpineko jauregia etxebizitza izan zen Espainiako Gerra Zibila arte; orduan, konfiskatu eta haurtzaindegi, Armada Errepublikanoaren kuartel eta ospitale gisa erabili zuten. 2007. urtean berritu zuten.
Karpin Abentura bere habitatera itzuli ezin diren animaliak hartzen dituen babes zentroa da. Hemen bizimodu duina eta ingurune seguru batean bizitzeko aukera dute.