Enkarterrik turismo errekor berria ospatu du Fitur-en

2018-01-23

Hurrengo helburua: luxuzko turismoa

Urtarrilero bezala, Enkarterri Fitur-en egongo da aurten ere, mundura zabaltazeko asmoz. Apartako berriak eramango ditugu aurten Madrilen antolatzen den turismo azokara, turismo errekor berria hautsi baikenuen pasaden urtean. 2017an 2016an baino % 6,5 turista gehiago jaso genituen eskualdean.

Urte berezia izan da Bizkaiko mendebaldean dagoen eskualde honentzat. Enkarterrik bere berezitasuna aldarrikatu eta ezagutarazteko aukera izan du. Pozalagua kobazuloak bere aurkikuntzaren 60.º urteurrena ospatu zuen abenduaren 28an; Loizaga Dorreak High Motors luxuzko automobilen lehenengo topaketa antolatu zuen irailean; eta Enkarterriko gastronomikoak arrakasta handia izan du gurean zein gure mugetatik kanpo urte osoan zehar.

Bisitariek Enkarterriko aniztasuna saritu dute, eta gurera etorri dira inoiz baino gehiago. Turisten erdia Euskal Autonomia Erkidegokoa da; hurbileko bisitariak dira, egun bat edo bi pasatzera etortzen direnak, gure hiribilduak ezagutzera, eskualdeko gailurretara igotzera edo hemengo zaporeak dastatzera. Beste autonomia erkidegoetatik etortzen dira asko ere, batez ere MadrilKatalunia eta Gaztela-Leonetik. Bestalde, %10a atzerritik etorritakoak dira, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniakoak gehien bat.

Enkarterriz inoiz bezala gozatzeko, planez betetako gida argitaratu dugu. Kultura, natura, gastronomia, ibilbideak bizikletaz, zaldian... Esperientzia sorta bikaina zure egonaldia gurean bikaina izan dadin, bakarrik, lagunartean, bikoteka edo familiarekin batera.

Madrilen izango da Fitur urtarrilaren 17 eta 21a bitartean. Munduko bigarren turismo azoka da, eta bost kontinenteetatik etorritako erakusketariak erakartzen ditu.

 

Albiste gehiago