Janztearen artea: atzera begirako erakusketa

2020-11-28

Erakusketak moda-firmaren 30 urteko historian zehar gidatzen gaitu

Janztearen artea erakusketak Mercedes de Miguel diseinatzailearen bilduma bakoitzeko pieza adierazgarrienak bilduko ditu. Ikusgai dauden jantziak —atzokoak eta gaurkoak— artisau-mundura hurbiltzen gaituzten elaborazio-prozesuak erakusten dituzte. Esaterako, patroien gainean eskuz egindako zertzeladak, jantzi bakoitza bakarra izan dadin.

Modak eta arteak bat egiten dute firmaren nortasunean inspiratutako eskulturetan. Mercedes de Miguelen ezaugarrien artean kolorea, diseinu denboragabeak eta luxuzko xehetasunak nabarmentzen dira. De Miguel Burgosko herri txiki batean jaio zen eta Bilbon bizi izan da 15 urte zituenetik. Hiriaren izena modaren podiumera eraman du bere diseinuekin.

2021eko airilaren 11ra arte egongo da ikusgai erakusketa Güeñesko Basque Design Center berrian. Moda eta altzarien diseinuaren arloetan espezializatutako I+G zentroa da BDC-a. COVID-19ak eragindako murrizketak direla eta, bisitari-kopuru maximoa eta aretoetako edukiera mugatu dira. Gainera, ibilbide finko bat zehaztu da pertsonak gurutz daitezen saihesteko. Komenigarria da erreserba egiteko, 946 80 29 76 telefonora deituta edo info@enkartur.eus helbidera idatzita.

_________

Noiz: 2020ko abenduaren 2tik 2021eko apirilaren 25era

Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara | Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara

Non: Basque Design Center (Lasier auzoa, 15 - A · Güeñes)

❱ Erreserbak: 944 14 40 61 | 682 773 891 | info@enkartur.eus

Null

❱ Basque Design Center, Güeñesen.

Albiste gehiago