Uztaileko planak Enkarterrin

2021-07-01

Uztailean... ZATOZ ENKARTERRIRA! Plan, bisita eta ibilbide gidatu ugari prestatu ditugu uztaileko egun guztietan gure eskualdeaz goza dezazun. Hona hemen gure proposamenetako batzuk, baina askoz gehiago daude gure webguneko Esperientziak atalean.

 

MUSKIZ

Sua eta burdina

Null

Muskizek pizturik mantendu du El Pobaleko sugarra XVI menditik. Burdinola Barbadun ibaiaren ertzeko ingurune eder batean dago. Suak burdinola argitu du belaunaldietan zehar eguneroko objektuak sortzeko: nabarrak, mailuak, iltzeak…

Burdinolaren inguruan, elementu hauek osatzen duten multzo bat ikus dezakegu: errementarien etxebizitza, garia eta artoa ehotzeko erabiltzen zen errota bat, antzinako ogi-labea, baratzeak eta garai batean ikatza eta egurra lortzen zituzten mendi-hegalak. Larunbatetan, eguerdiko 12:00etan, zur eta lur utziko zaitu errementariak, burdinola berriz ere argituko duen erakustaldi batekin.

Kontsultatu prezioak eta ordutegia bisita bakoitzaren fitxan:


Muñatones gaztelua

Null

Muskizen dagoen Muñatones Gaztelua, Barbadun ibaia eta harresiz babesturik, Erdi Aroko leinuen arteko gatazka odoltsuenen lekuko izan zen. Bizkaian gaztelutzat har daitekeen dorretxe bakarra da, kanpoko barrutia dela eta. Gazteluak harreman estua dauka Lope García de Salazar historialari eta bandokidearekin. Den-dena bisita gidatu batean kontatu eta erakutsiko dizugu.

❱ Topagunea: Muñatones gaztelua
❱ Noiz: Uztailaren 8, 15, 18, 22, 25 eta 29an
Ordua: 13:00etan
❱ Prezioa: 2,50 € (tarifa murriztua) | 3,50 € (tarifa orokorra)
❱ Iraupena: 1 ordu


KARRANTZA

Indianoen ametsa

Null

Etxe hau, ipuin batetik aterata dirudien arren, benetakoa da eta Karrantzan dago. Magikoak, bitxiak eta dotoreak dira, eta dozenaka daude eskualdean. Indianoen etxeak dira, bata bestea baino bata bestea baino handiki eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Etxeak ikustera eta indianoei eta haien keinuei buruzko istorio harrigarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

❱ Topagunea: Karrantzako Udaletxeko aparkalekua
❱ Noiz: Uztailaren 16, 25, 27 eta 30an
Ordua: 11:30ean
❱ Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

 

BISITA GIDATUA

Lanestosa, denboran zeharreko bidaia

Null

Lanestosa Bizkaiko herririk txikiena da, bi ehunka biztanle besterik ez dituena eta denboraren eraginari ia osorik eutsi diona XIII mendetik. Lanestosako alde zaharra, monumentuak eta enparantza paregabea ezagutu gureeskutik. Harrituta utziko zaituzte zurezko balkoi luzeak dituzten jauregitxoek, indianoen luxu handiko etxeek, eskola zaharrak eta udaletxeak, Erdi Aroko zubiak eta antzinako kale-labeek.

Topagunea: Lanestosako udala
Noiz: Uztailaren 24, 28 eta 31n
Ordua: 12:00etan
Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

 

KARRANTZA

Artzain egun batez

Null

❱ Amalur gaztandegian garatzen da jarduera.

Artzain batekin eguna pasatzea eta 4.000 urte gorako historia duen lanbide baten zokoak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Esperientzia ezberdina proposatu nahi dizugu natura betean, edonori zuzenduta, baina batez ere etxeko txikienekin gozatzeko pentsatuta dagoena. Bisita Karrantzako Amalur gaztandegian egingo da, Karpin Fauna eta Pozalagua kobazulotik oso gertu. Artzainak gaztandegira eramango zaitu eta artisau-gazta nola egiten duen erakutsiko dizu. Bere artaldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita artzainak egiten dituen jakiak erostekoa ere!

Topagunea: Amalur gaztandegia (ikusi mapan)
Noiz: Uztailaren 3, 10, 17, 24 eta 31n
Ordua: 10:30ean
Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

 

LA ARBOLEDA

Matamoros meatze-auzoan zehar ibilbidea

Null

Ibilbidea La Arboledako meatzari-auzo zaharreraino, Matamoros meatzeko korta zeharkatuz. Ibilbidean, Meatzaldeko iragan industriala ezagutzeko aukera ez ezik, meatzeetako panoramika izugarriez gozatuko dugu. La Arboledatik gertu dauden antzinako meatze-egiturak ere bisitatuko ditugu.

❱ Topagunea:
La Arboledako Bizkaibus geltokia
❱ Noiz:
Uztailaren 23an
Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu


ONDAREA eta ZAPOREAK

Bisita gidatuak Balmasedan

Null

Uztailean Bizkaiko lehen hiribildua (ber)ezagutuko dugu, aho zapore ezin hobea utziko diguten bisita gidatu batzuei esker. Balmasedako alde zaharra Kadagua ibaiaren beste aldean dago. XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatu bezain pronto, Erdi Aroko kaleetan galtzeko, estilo anitzeko elizak eta jauregitxoak miresteko eta hemengo gastronomia dastatzeko aukera izango dugu. Baina, horretaz gain, bisita honetan herriko zaporeak ere dastatuko ditugu: klasikoenak, txakolina edo gazta kasu, eta beste zapore berriago batzuk, hala nola espezialitateko kafea edo bean-to-bar txokolatea.

 

BISITA eta TXAKOLIN-DASTAKETA

Mahastien artean

Null

Zatoz Enkarterriko upategiak bisitatu eta txakolinaren sekretuak ezagutzera! Eskualdeko enologoen eskutik lurraldeko ardogintza eta tradizio enologikoa ezagutuko dituzu, hala nola txakolinaren elaborazio-prozesua. Hainbat txakolin-barietate dastatzeko, mahastien artean ibiltzeko eta upelgetiko instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu.

Non: Aukeratutako daten eta upeltegien arabera
Data eta ordua: Sakatu Ordutegiak eta sarrerak
Prezioa: 8 € - 10 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

 

Ibilaldia K.a. IV. mendera

ZALLA

Ibiltzea gustuko baduzu, K.a. IV. mendera bidaiatzea proposatu nahi dizugu, Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu batera. Bolunburuko kastroa Kadagua ibaiak babesten duen muino batean dago, Zallan. Herrixkako biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen ikasiko dugu, eta Bolunburukoa ingurune ederraz gozatuko dugu. Ibilbidea amaitzeko, kondairen arabera Bizkaiko lehen akelarreak egin ziren basoan barneratuko gara.

Nona: Santa Ana baseliza (Bolunburu)
Noiz: Uztailaren 25a
Ordua: 11:00etan
Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 2 ordu 30 eta minutu

Albiste gehiago