Zalla eta Balmaseda beste begi batzuekin
2024-03-13
Errealitate birtuala
Errealitate birtuala Enkarterrira iritsi da! Gure historian eta denboran zehar bidaiatzeko bi bisita gidatutan parte hartzea proposatzen dizugu. Meta Quest 2 betaurrekoak ipinita, iraganeko hainbat eszenatokik bizia hartuko dute zure begien aurrean Zallan eta Balmasedan.
Bolunburuko kastroa eta burdinola
Zalla
El Longarretik abiatuta, El Cerco tontorrean dagoen kastroaraino joango gara. Betaurrekoei esker, Burdin Aroko bigarren herrixka hau K.a. VI. mendean zen bezala ikusiko dugu. Hortik, Bolunburuko atsedenlekutik gertu dagoen monumentu-multzo bateraino jaitsiko gara. Bertan, bisitatuko dugun antzinako burdinola dago. Berriz ere, okuluak jarriko ditugu hiru mende atzera egiteko.
* 13 urtetik gorakoentzat. Ibilbideak 7 kilometroko luzera du; beraz, arropa eta oinetako egokiak janztea gomendatzen dugu.
Balmasedako alde zaharra eta gazteluko muinoa
Ibili zaitez Bizkaiko lehen hiribilduko Erdi Aroko kalexketan zehar XV. mendean bazina bezala. Bisita gidatu honetan, Zubi Zaharra zeharkatuko dugu, alde zaharreko mugarriak bisitatuko ditugu eta gaur egun desagertuta dauden bazterrak antzemango ditugu, hala nola Pikoen Etxea edo gaztelua. Errealitate birtualeko betaurrekoei esker, leku hauek bizia hartuko dute berriz ere, eta herriko antzinako biztanleek ikusi zituzten bezala azalduko zaizkigu.