San Pedro Zarikete baseliza
Sorginkeriaz eta begizko egileez sineskeria
Hortik urtean izpiritu gaiztoek helduta zituztela uste zuten milaka fededun pasatzen ziren eta “exortzizatuak” izatera etortzen ziren San Pedroren oinetara Zariketen.
Baseliza honi buruz asko idatzi da “begizkoa” eta deabruen aurkako bere ospearengatik.
Salzedon haranaren mendebaldeko muturrean kokatua, Kadagua ibaiaren erriberako errege bidearen ondoan eta eta haritz mardul baten itzalpean (1912an landutu zen Gernikako arbol mendeaskodunaren biloba), San Pedro adbinkulari eskeinia dago.
XVI. mendean existintzen zela ziurtasunez dakigu nahiz eta aztarna batzuen arabera data hau baino askoz zaharragoa izan daitekeen.
Lokala handia da, zabala, eta hiru erretaula ditu.
Antzinean San Pedro Apostoluaren bi festak solemnitate handiz ospatzen ziren, ekainaren 29an eta abuztuaren 1ean. Egun abuztuaren 1. gorde da “Santuaren eguna” moduan. Jai nagusiaren egun horretan hainbat errito, ohitura eta tradizio egiten dira.
Zallan oso zabalduta egon ziren naturaz gaindiko izakiak, begizko egileak eta aztiei buruzko sineskeriak. Batez ere “begizkoa” izan zen oso sineskeri sartua eta haren kontra hainbat sustantziez osaturiko kuttunak erabiltzen ziren; hala nola, egur ikatza, errautsak, azabatxea, ereinotza eta beste landareak, ogi bedeinkatua eta oilaskoaren zirina.
Sorginkeriaz eta begizko egileez sineskeria hau Euskal Herri osoan oso orokorra zen arren, Zallan beste inon baino sartuago zegoen. Horregatik, Zallan sortuak edo bizi direnei “Brujoak” deitzen zaie nagusiki. Sorginkeria kentzeko erritoa honetan zetzan: Santuaren egunean baselizara bide batetik joan eta bestetik itzuli behar zen, izpiritu gaiztoak “sorginkeria kentzera” zihoan pertsonarengan berriro sar ez zitezen. Era berean, bidean gatz eskukadak botatzen joaten zen. Gatza sorginen aurkako “pozoi” oso eraginkorra zela pentsatzen zen eta gatzaren laguntzarekin Santuak hobeto aditzen zituen eskariak.
Gertatutako kasu bitxi askoren artean San Pedro Zarikete baselizari buruz galdezka Zallara joan zen Madrilgo emakume batena kontatzen da . Madrilgo ostatu baten jabea zen. Jendea ez zen hara joaten eta hori berak “sorginen gauza” zela pentsatzen zuen. Horregatik etorri zen Zallara, bere ostatuari “sorginak kentzeko”...
Informazio praktikoa