Enpresaren erantzukizun sozialaren (EES)
"ENKARTUR - Enkarterri Turismo" Bizkaiko Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeen sustapen eta dinamizazio ekonomikoaren alde diharduen elkartea da. Elkartearen jarduera turismoaren, enplegurako laguntzaren eta enpresa-aholkularitzaren sektoreetan oinarritzen da.
Enpresaren erantzukizun sozialaren (EES) sistema Enkartur-eko enpresa-estrategiaren lehentasunezko parte dela adierazten du elkarteak honen bidez. Ondorioz, gerentziak jarraibide hauek onetsi ditu:
- Eskubide eta printzipio unibertsalak eta EES-ren kudeaketaren printzipio orokorrak errespetatzeko konpromisoa. Haurren lana edo lan behartuak gaitzesteko eta ez erabiltzeko konpromisoa. Langileak kontratatzeko, ordaintzeko, prestatzeko, sustatzeko, kaleratzeko edo erretiratzeko orduan, arraza, kasta, jatorri nazionala, erlijioa, ezgaitasuna, generoa, sexu-joera, afiliazio sindikala, afiliazio politikoa edo adina oinarri dituzten bereizkeria-jardunbideak baztertzeko konpromisoa. Elkarteak ez du erabiliko, ezta babestuko ere, gorputz zigorrik edo buru-hertsapenik, ezta bere langileekiko edo haien arteko ahozko gehiegikeriarik ere.
- Soldaten ordainketa bermatzea, legez ezarritako gutxienekoak betez.
- Legezko eta erregelamenduzko baldintzak, erreferentziako arauaren baldintzak eta erantzukizun sozialaren arloan elkarteak sinatzen dituen bestelako baldintzak betetzeko konpromisoa.
- Bezeroen beharrak asetzen dituzten kalitate handiko produktu eta zerbitzuak prezio lehiakorrean eskaintzea, ingurumena eta langileen segurtasuna errespetatuz, eta energia era eraginkorrean erabiliz.
- Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Sistema etengabe hobetzeko konpromisoa.
- Elkarteak agintariekiko, tokiko komunitateekiko eta publiko orokorrarekiko komunikazioak erraztuko ditu. Halaber, enpresaren Erantzukizun Sozialeko politiken benetako ondorioak ezagutaraziko ditu elkarteak, bidezko informazio eskaerei baiezkoa emanez.
- Langileak sentsibilizatzea eta haiei prestakuntza eta baliabideak ematea, kausa honetan modu aktiboan parte har dezaten.
- Produktu eraginkorren erosketak sustatzea, energiaren erabilera hobetzeko. Enpresaren instalazioetan energiaren erabilera eraginkorra sustatzea, aurrezteko tekniken bidez. Langileen edo elkartearen instalazioak erabiltzen dituzten pertsonen energia-ohiturak hobetzea.
Printzipio hauek modu aktiboan ezartzeko, ezinbestekoa da Zuzendaritzaren eta langile guztien laguntza, hala nola interes-taldeena ere.
Erantzukizun Sozialeko Politika enpresaren langile guztien, gainerako interes-taldeen eta publiko orokorraren esku dago.