Balmaseda
Hirigune historikoa eta gazteluaren muinoa
Balmaseda
Aurkitu Enkarterriko iragana ezagutzeko modu berri bat errealitate birtualaren bitartez: zure begiekin ikusi ahalko duzu Balmasedako gazteluaren muinoa eta hirigune historikoa nola itzultzen diren bizitzara mende batzuk geroago.
Murgil zaitez Bizkaian sortu zen lehen hiribilduaren Erdi Aroko historia harrigarrian erralitate birtualari esker. Aplikazio honek XV. mendera eramango zaitu, eta gaur egungo hiribilduko eraikin enblematikoak nola aldatu diren jakiteaz gain, dagoeneko desagertutakok ezagutu ahalko dituzu, hala nola Pikoen Etxea edo Gaztelua.
Esperientzia bizitzeko 3 modu
1. "Enkarterri virtual" aplikazioaren bidez, kokapenak zure kabuz bisita ditzakezu. Deskargatu doan Google Play-n edo App Store-n.
2. Aplikazioa eta kartoizko euskarridun betaurrekoak konbinatuta. Betaurreko horiek Enkartur-eko turismo-bulegoan edo Zallako Udaletxean eskura daitezke.
3. Oculus Meta Quest 2 errealitate birtualeko betaurrekoekin egindako bisita gidatuaren bidez. Gorde aurretiaz Enkartur-en.
Lehentasunez Jarduteko Eremuak Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin.
Zonas de Actuación Preferente con la financiación de Gobierno Vasco.
Informazio praktikoa
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@enkartur.eus
Zerbitzuak / Informazio gehiago
Deskargatu aplikazioa… eta irabazi sari bat
❱ Enkarterriko errealitate birtualaren aplikazioa hiru modutan erabili daiteke: ukimen-sarbidea, errealitate birtualeko betaurrekoekin eta jolas-dinamikaren bitartez. Aukera hori aukeratu eta jokoa osorik gainditzen baduzu, ezusteko opari bat lortuko duzu. Enkartur-eko bulegoan edo Zallako udaletxean jaso ahal izango duzu.