La Arena Hondartza

Muskiz - Zierbena

La Arena hondartza Muskiz eta Zierbenan zehar zabaltzen da eta Enkarterriko gune natural garrantzitsuenetako bat da. Kilometro bateko luzera izanik, Bizkaiko kostaldeko bigarrena da.

Aparteko lekua da surfean edota bestelako ur kiroletan aritzeko. Aisialdi eskaintza handia eta anitza dauka. Dunetan gune berde zabala dago eta denbora pasatzeko jokoak ere badaude. Hondartzako itsasaldiek izugarrizko atzera-egite espektakulua eskaintzen digute, Kantauri itsasoko labarren ertzetik bihurka doan Itsaslur pasealekutik primeran ikusten dena.

Hondartzako ur korronte bortitzek surfa egiteko leku gogokoenetako bat bihurtu dute hareatza hau azken urteotan. Munduko surflari onenak honaino etortzen dira olatuak hartzera.

La Arena Hondartza

Muskiz - Zierbena

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

La Arena Surf Center
Surf eskola eta centroa
Bº La Arena, 21. 48508 Zierbena
Tfno: 946 366 381
www.laarenasurfcenter.com