Abanto-Zierbena
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Ibilaldi bat Bizkaiko historian zehar
¿Te gusta este sitio?
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak gaur oroimena baino ez den oinazezko mundu batera garamatza, Concha II meatzeko ikuspegi txundigarrien aurrean. Izan ere, euskal industriaren jaiolekua izan zen eskualdea XIX. mendeko bigarren erdialdean. Hemen, Burdin Mendien erraietan, Euskadiko industrializazioaren sustraiak errotzen dira. Eskualdeko lurpeko aberastasunen ustiapenak gurean nagusi diren panoramika hunkigarriak moldatu zituen. Azkeneko meategiak aspaldi itxi zituzten, baina langileen deiadar oraindik ere entzun dezakegu.
Museoak urteetan zehar mendietan eta lantegietan jasotako meatze-erreminten bilduma handienetako bat du. Meategien eta lurraren erraietan bizitza galdu zutenen memoria bizirik mantentzen du, Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan kokatuta.. Bere xedea Euskadiko meatzaritzaren kultura eta historia ikastea eta zabaltzea da.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Bº Campodiego, s/n
Gallarta
48500 ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 363 682
Email: informacion@meatzaldea.eus
Website
Ordutegia / Oharrak
❱ Asteartetik ostegunera:
9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (20:00rak arte ekainaren 15-tik irailaren 15-era).
❱ Larunbata eta jaiegunak:
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (20:00rak arte ekainaren 15-tik irailaren 15-era).
❱ Igandeak:
11:00etatik 14:30etara.
❱ Itxita: Astelehenetan, Urtarrilare 1 eta 6 eta abenduaren 25.
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Hitzartuako bisita gidatuak ste osoan zehar.
❱ Audiogidak aukeran.
❱ Tailer eta jarduera didaktikoak (urteko eskaitza begiratu).
❱ Denda eta liburudenda.