Galdames
Loizaga Dorrea: autoen tenplua
¿Te gusta este sitio?
XIII. mendeko defentsa dorre bat badirudi leku aproposa dela barruan luxuzko autoen bilduma zoragarri bat gordetzeko. Loizaga Dorrea Galdameseko Concejuelo auzoan dago, mendien artean babestuta. Europako Rolls-Royce bildumarin handiena du barruan. 1910 eta 1998 bitartean fabrikatutako modelo guztiak ditu, beste hainbat luxuzko ibilgailuez gain.
Loizaga Dorrea ingurune oparo eta xarmagarri batean kokatzen da, kostaldetik eta hondartzetatik oso gertu. Miguel de la Vía bilduma Europako handiena eta preziatuena da. Auto guztiak bikainki kontserbatuta daude, abiarazteko prest.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Bº Concejuelo
GALDAMES (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 672 248 759
Mobila: 649 412 001
Email: info@torreloizaga.com
Website
Ordutegia / Oharrak
❱ Igandeak eta estatu jaiegunetan: 10:00etatik 15:00etara.
❱ Gainerako egunetan itundutako bisitak taldeentzat: 10 € (gutxieneko tarifa: 180 €)
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Audio-gida zerbitzua doan.
*Erreserba ez da beharrezkoa.
Dokumentuak
- Cómo llegar en coche o bus (192,59 KB)
Prezioa
❱ Tarifa orokorra: 8 €.
❱ Tarifa murriztua: 4 € (6 eta 14 urte bitartekoak eta erretiratuak).
❱ 6 urtetik beherakoak: doan.