3. ibilbidea: Burdina eta Ura
Muskiz, Sopuerta, Galdames eta Artzentales
Barbadun ibaiaren paisaiak, Muskizetik igarotzean, industriari eta meatzaritzari lotutako ondare-aztarnen katalogo ikusgarria osatzen du. Ibaia eta bere ibaiadarrak dira Burdin Mendiek babesten duten bailara honetako protagonistak. Hortxe garatu zen industria-jarduera garrantzitsu bat, eta burdingintza-errotaritzako multzoetako ekoizpenak bazuen itsasorako irtenbidea gaur egun desagertuta dagoen Lavalleko portutik (Muskiz). Oinez egin dezakegu ibilbidea, Pobeñatik ibaian gora eginez, edo bizikletaz, Burdin Mendien Bide Berdean barrena.