Aliron oihuaren ibilbidea

2021-12-18

Ezagutu "Aliron" oihuaren lurraldea, Athleticen garaipenak ospatzeko abestutako kantua. Eleberriak dioenez, “All iron” antzeko zerbait oihukatzen zuten meatzariek burdin hutsa agertzen zenean, ordainsaria jasotzeko asmoz. Meatzaldeari izena eta nortasuna eman zizkioten panoramika harrigarriek eta aztarnek garai haietako memoria gordetzen dute.

Bidaia bat proposatu nahi dizugu Bizkaiko meatze-bihotzean barrena, Burdin Mendietatik Kantauri Itsasoko meatze-zamalekuetaraino. Burdin Mendien Bide Berdeak, Bizkaiko luzeenak, ibilbide zoragarri hau egituratzen du. Hurrengo udalerriak ezagutzeko aukera izango duzu: Sopuerta, Galdames, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Ortuella eta Trapagaran.

Ez duzu aspertzeko astirik izango! Hona hemen gure proposamenak:

Null

Burdinaren ondarea

Meatzaritzaren iraganeko aztarnez beteta dago Meatzaldea. Edonora begiratzen dugula, burdinak eskualdeko historian izan duen garrantziari buruzko aztarnak agertuko zaizkigugu. Hemen dago, esaterako, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Meategien eta lurraren erraietan bizitza galdu zutenen memoria bizirik mantentzen du museoak, Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan kokatuta. Meatze-erreminten eta -tresnen bilduma bikaina du.

Erromatarrek Enkarterriko meatze-aberastasuna ezagutzen zuten jadanik. Muskizek XVI. mendetik bizirik mantendu du El Pobal burdinolaren sugarra, jatorrizko makineria bere horretan mantendu duen Euskadiko burdinola bakarra. Zur eta lur utziko zaitu errementariak burdinola berriz ere argituko duen erakustaldi batekin.

Null

❱ Concha II meategiaren korta, Meatzaritzaren Museoaren aurrean.

 

Automobilen tenplua

Aire zabaleko aztarnategi horietako oinazeek, ordea, luxuzko eta glamourreko mundu bati ematen diote bidea Galdamesko Concejuelo auzoan. Bertan, mendi, baso eta mahastien artean ezkutatuta, munduko Rolls-Royce bildumarik handiena gordetzen duen XIV. mendeko Loizaga Dorrea dago. 1998ra arte egindako Rolls-Royce modelo guztiak biltzen ditu, baita luxuzko beste ibilgailu batzuk ere. Ibilgailu guztiak bikainki kontserbatuta daude, abiarazteko prest. Eskuratu sarrerak hemen klik eginez!

Null

❱ Erdi Aroko gotorleku honetan dago Rolls-Royceren Europako bildumarik handiena.

 

Punta Lucero

Enkarterri eta Meatzaldea mendi-ibilbidez beteta daude. Wikiloc-en gure eskualdeak oinez edo bi gurpilen gainean ezagutzeko ehun bat ibilbide aurkituko dituzu. Punta Lucero horietako bat da. Zierbenan dagoen gailur hau oso garaia ez den arren (307 m), La Arena hondartzaren ikuspegi pribilegiatuak eskaintzen dizkigu. Ibilbidea gerra-aztarnez josita dago: bunkerrak, tunelak, arroilak… Sakatu hemen ibilbideari Wikiloc-en jarraitzeko.

Null

❱ Ibilbidea egokia da jende guztiarentzat.

 

Bizkaiko Bide Berderik luzeena

Burdin Mendien Bide Berdeak eskualdeko iragana eta burdin aztarnetatik gidatzen gaitu 42 kilometrotan zehar. Oinez edo bizikletaz egiteko aukera dugu. Tunelez eta industria-arrastoz beteta dago ibilbidea, eta natura-gune harrigarrietan barneratzen gaitu, hala nola Trianoko Mendietan, Barbadun ibaiaren paduretan eta dunetan edo La Arenako hondartzan. Bide Berdearen azken zatia Itsaslurretik igarotzen da, Kantaurikoitsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealekua, garai batean Euskadiko meatze-barrutirik handiena izan zena.

Null

❱Begiratokia Itsaslur pasealekuan.

 

Txori-begiz

Larreinetako funikularra 1926an inauguratu zuten Trianoko Mendiko meategietaraino merkantziak garraiatzeko. Martxan jarraitzen du gaur egun eta burdinaren ustiapenak moldatutako panoramikak ikusteko aukera eskaintzen digu. Aireko tranbiak La Arboledako antzinako meatze-herrixka kilometro bat baino gutxiagora utziko gaitu. Europako hobekien kontserbatuetako bat da. Erabat zaharberritutako etxe bat bisita dezakegu bertan. Helburua lurraren erraietan larrua arriskatu zutenen oroitzapena bizirik mantentzea da.

Null

❱ Larreinetako funikularra.

Albiste gehiago