Aste Santurako planak Kadaguako haranetan
2022-04-10
Balmasedako Pasio Biziduna da Enkarterriko Aste Santuko protagonista nagusia. Ez da gutxiagorako: Gurutze-bidearen antzezpena erreferentziazko ekitaldia da Euskadin data hauetan. Behingoz, arreta guztia Enkarterrin jartzen da. Baina askoz gehiago dago egiteko gurean! Jarraian, zazpi plan proposatzen dizkizugu atseden-egun hauetaz ahalik eta gehien gozatzeko.
Balmaseda
Herri baten pasioa
Bisita gidatua
Balmasedako Zubi Zaharra
Plan ezin hobea dugu Bizkaiko hiribildurik zaharrena ezagutzea. Bisita gidatu honetan, Erdi Aroko zubi zaharra zeharkatuko dugu, alde zaharreko kalexkak zeharkatuko ditugu eta Balmasedako elizak, jauregiak eta jauretxeak miretsiko ditugu. Baina, gainera, Aste Santua izanik, Euskadiko Gurutze-bide ospetsuenean jarriko dugu arreta: haren historia, agertokiak, pertsonaiak, pasadizoak eta beste. Aparteko aukera Aste Santuko antzezpenen atariko gisa
Balmaseda
Ehun urtetik gorako fabrika
La Encartada Fabrika-museoa
La Encartada Fabrika-museoa
La Encartada ehun-gaiak ekoizten zituen XIX. mendeko fabrika da, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak. Eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak La Encartada museoaren parte dira gaur egun, eta garai hartara garamatzate oraindik ere lanean dabiltzan poleen, uhalen eta turbinen eskutik. La Encartada Balmasedan dago, Kadagua ibaiaren ertzeko paraje eder batean, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen.
Balmaseda
Txokolate-tailerra
Kaitxo
Kaitxo
Balmaseda hiribilduaren izena bean-to-bar txokolateari eta espezialitateko kafeari lotuta dago, Kaitxo enpresaren lanari esker. Esperientzia honetan, benetako urre beltza deritzona ulertzeko artisau-modu berri bat ezagutuko duzu. Txokolatearen jatorria azalduko dizugu, elaborazio prozesua erakutsiko dizugu eta munduko txokolate eta kaferik onenetako bat dastatzeko aukera izango duzu. Ez da hitz egiteko modu bat: Kaitxoren pistatxo-txokolatezko tableta karamelizatuak urrezko saria jaso zuen 2018an izandako International Chocolate Awards sarietan, txokolate zuri aromatizatuen kategorian.
Ibilbideak
Paisaiak eta ondarea
ZALLA ETA GORDEXOLA
Zubia Kadagua ibaian
Enkarterri mendizaletasunari ekiteko paradisua da eta, horregatik, ehun ibilbide baino gehiago bildu ditugu Wikiloc-en. Oraingo honetan, bi ibilbide proposatzen dizkizuegu gure udalerrietako paisaia- eta ondare-aberastasuna ezagutzeko..
Monumentu-multzoen ibilbidea (Zalla)
Kadagua ibaiaren ibilguak Zallan leku berezi asko ezagutzeko aukera ematen digu. Ibaiaren ondotik doan bideari jarraituz, bi monumentu-multzo aurkituko ditugu: La Mella eta Bolunburukoak. Bietan burdinolen, antzinako etxebizitzen, jauregi baten eta hainbat dorretxeren aztarnak antzeman ditzakegu. Ibilbidea Zallako Udalaren egoitza den Murga Jauregiaren aldamenetik abiatzen da. XVII. mendeko eraikin barrokoa da, bost kontinenteetatik ekarritako 30 zuhaitz espezie baino gehiagok osatutako lorategiz inguratua
❱ Jarraitu ibilbideari Wikiloc-en
Molinar ibilbidea (Gordexola)
Ibilbide aparta mendian ibiltzen hasteko edo familiartean egun zoragarria pasatzeko. Ibilbideak Gordexolako ondare historiko anitza eta naturaren alderik oparoena nahasten ditu. Molinar plazatik abiatuko gara eta Herrerías ibaira joango gara Ibarra auzotik, baserri, jauregi eta dorretxeen artean. Baso hostotsuetan barneratuko gara eta erreka baten ibilgua jarraituko dugu.
Ihes-gela
Su-tenplua
SODUPE (GÜEÑES)
Su-tenplua
Su-tenplua ihes-joko bat da. Hasteko, helburua lortzeko jarraitu beharko dituzuen argibide batzuk jasoko dituzue. 75 minutu izango dituzue helburu hori lortu eta tenplutik garaiz irteteko. Horretarako, memoria, pertzepzioa eta zentzumenak erabili beharko dituzue, eta taldean lan egin.
Jokoaren helburua Pakal erregearen benetako "Jade maskara" aurkitzea da, maien subiranoari gizagaineko botereak ematen zizkiona. Maskara 1952an aurkitu zuten bere hilobiaren ondoan, baina azken ikerketen arabera, faltsua da eta benetako maskara Sodupeko (Gueñes) Su-tenpluan dago. Esploratzaile asko barneratu dira eraikinean, baina inork ez du aurkitu maskara. Lortuko al duzue zuk eta zure taldeak?
Errendimendu handiko ibilbidea
Ganeko ingurua
ALONSOTEGI
Ganekogorta mendia
Zailtasun handiko ibilbide zirkularra, Ganekogorta gailurreraino. Ibilbidea egun oskarbietan egitea gomendatzen dugu, paisaia ikusgarriez gozatzeko (bi noranzkoetan egin daiteke). Hasiera puntua Azordaiaga auzoan dago. Mendiaren 998 metroko altuerara iritsitakoan, 360 graduko bista ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu.