Bolunburu aktiboa
2021-07-14
Jardueran Zallan (uztailean eta abuztuan)
Zallako Udalak BOLUNBURU AKTIBOA proiektua jarri du martxan uztailerako eta abuzturako, aisialdi-eremuari eta haren inguruneari balioa emateko. Helburua udalerriko aisialdi-gune hau erreferente bihurtzea da. Ohitura osasungarriak sustatuko dira, hala nola kirola egitea eta ondarea eta ingurune naturala ezagutaraztea eta zaintzea.
EGITARAUA (uztaila)
Haurrentzako tailerrak
❱ Uztailaren 16an, 19:00etan: Ilargi-kraterren tailerra
❱ Uztailaren 26an, 19:00etan: Planisferio-tailerra
❱ Natura ezagutzeko tailerrak (datak zehazteke)
Bisita gidatuak
❱ Uztailaren 25ean, 11:00etan: Bolunburuko kastroa [informazio gehiago eta erreserbak]
❱ Uztailaren 29an, 18:00etan: Bolunburuko begiratokia [informazio gehiago eta erreserbak]
Adinekoentzako ibilbideak
❱ Uztailaren 15ean, 10:30ean: Botanika + San Juaneko pomada egitea. Ibilaldi gidatu honetan inguruko loreak identifikatu eta bilduko ditugu, ondoren artisau-krema bat egiteko. [Izen-emateak: HAZen edo www.zalla.eus webgunean].
Familia ibilaldia
Parkean zehar ibilko gara, Bolunburuk naturak erakusten duen aberastasuna eta biodibertsitateari buruz kontzientziatzeko. [Izen-emateak: HAZen edo www.zalla.eus webgunean].
❱ Uztailaren 16an, 12:00etana.
❱ Uztailaren 22an, 17:00etan.
❱ Zerbitzu gehigarriak erabili ahal izango dira, hala nola kirol-materiala, hamakak, adin guztientzako liburuak eta haurrentzako dinaminazio-programa anitza.