Egundoko museoak eguraldi txarrerako

2022-11-19

Estalpeko planak Enkarterrin eta Meatzaldean

Jakin badakigu eguzkiak eta Euskadik ez dutela maiz bat egiten, baina nork dio hori oztopoa dela gureaz erabat gozatzeko? Eguraldi ona ala txarrarekin, makina bat plan ditugu gerizan primeran pasatzeko. Gaur Enkarterriko sei museoetatik ibilbidea egingo dugu. Gogoan izan: egundoko museoak eguraldi txarrerako.

Sopuerta

Eskualdearen erraietara bidaia

Enkarterriko Museoa

1653_museoenc-eu-Real.jpg

Abellanedako Batzarretxea Enkarterriko askatasun politikoen adierazle izan zen mendeetan zehar. Bertan eskualdeko udalerrietako ordezkariak biltzen ziren, sarri Kolitzako mendi (Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat) tontorrean piztutako suteen bitartez deituta.

Batzerretxea Enkarterrietako Museoa da gaur egun, eskualdeko historia, ondasuna eta etnografia ikertzeko eta zabaltzeko gunea. Sopuertan dago, eta aldamenetan hainbat ibilbide eta olgetarako parkeak ditugu, picnic-ak antolatzeko eta inguruneaz gozatzeko apartak direnak (euria eteten duenean). 

INFORMAZIO GEHIAGO

Balmaseda

Txapelen unibertsoa

La Encartada Fabrika-museoa

1653_boinas-eu-Real.jpg

La Encartada ehun-gaiak ekoizten zituen XIX. mendeko fabrikada, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak. Eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak La Encartada museoaren parte dira gaur egun, eta garai hartara eramango gaituzte oraindik ere lanean dabiltzan poleen, uhalen eta turbinen eskutik.

La Encartada Fabrika Museoa Kadagua ibaiaren ertzeko paraje eder batean dago, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen. Langileen etxebizitzak eta kapera bat zutik mantentzendira lantegiaren inguruneetan.

Gainera, urte amaierara arte hainbat bisita tematiko berezitan parte hartzeko aukera izango dugu, tailer mekanikoa, Jacquard ehungailua eta harigintza-prozesuan erabilitako makinak ezagutzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

Albiste gehiago