2021-06-13

Instagramen jarraitzen bagaituzu, Enkarterri ezagutuko duzu segur aski. Bizkaiko eta Euskadikoeskualderik mendebaldekoena gara, errekorrez, sekulako panoramikaz eta sorpresez beterikoa. Enkarterriri buruz entzuten duzun lehen aldia bada, lur honetako bazter berezienak, gure haran eta gailurrek kontatzen dituzten istorioak eta beste sorpresa asko zurekin partekatu nahi ditugu.

Horregatik, 2 lagunentzako bidaia bat ZOZKATUKO dugu, Bizkaiko harananik zabalena (Karrantza) ezagutu ahal dezazun. Klik egin beheko bototian zozketaren oinarriak deskargatzeko.

Nola parte har dezaket?

Zozketan parte hartzeko, bi gauza bakarrik egin beharko dituzu:

Jarraitu Visit Enkarterriko Instagram JARRAITU Visit Enkarterri (@visitenkarterri) eta Visit Biscay-ko (@visitbiscay) Instagram kontuak.

☛ Eman ATSEGIN DUT 'El sorteazo' izeneko publikazioari.

AIPATU (@) komentarioetan norekin gozatu nahiko zenukeen bidaia honetaz. Nahi adina aldiz komentatu dezakezu, eta pertsona desberdinak etiketatu!

Ekainaren 13tik 27ra bitartean parte hartu ahal izango duzu. Ekainaren 28an, 12:00etan, ezagutuko dugu irabazlearen izena. Egun horretan bertan jakinaraziko dugu emaitza gure Instagram kontuan.

 

Zer sartzen da sarian?

2 gau landetxe batean, gosaria barne.

Pozalagua kobazuloa bisitatzeko 2 sarrera. Armañongo Parke Naturaleko erraietan dagoen sekulako lurpeko katedrala. Munduan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen kobazuloaa da. Egitura hauek grabetateari aurre egiten diote itxuraz, forma apetatsu eta ezinezkoen mosaiko liluragarri bat osatuz. Guía Repsol-eko "Bazterrik onena" aukeratu zuten 2013an.

Indianoen ametsa esperientzian parte hartzeko 2 sarrera. Enkarterrik indianoen etxeen errekorra du Euskadin. Eraikin hauek, bata bestea baino ederra eta deigarriagoa, garai hartako oso berritzailea zen arkitektura eta lorategia zabalak zituzten. Karrantzako Concha auzoko etxetzarrak erakutsiko dizkizugu, eta ezkutatzen dituzten istorio liluragarriak kontatuko dizkizugu.

Estresaren aurkako zirkuitu termal baterako 2 sarrera. Armañongo Parke Naturalak babestutako eta berezko iturria duen bainuetxe batean murgilduko zarete. Vicente Pallotti bainuetxea natura betean dago, ibai baten erroan, eta Igerileku mineromedizinal bat eta hainbat zirkuitu terapeutiko ditu.

Bi pertsonentzako menua Armañongo Parke Naturalaren ikuspegi ikusgarriak dituen jatetxe batean.

 

Null

❱ Pozalagua kobazuloa, Karrantza.

Null

❱ Indianoen etxe bat, Karrantza.

Null

❱ Casa Pallotti bainuetxea.

Null

❱ Armañongo Parke Naturalaren ikuspegia.

Albiste gehiago