Enkarterri, euskal industriaren jaiolekua
2019-01-28
Ibilbidea Enkarterriko industriaren erraietatik
Enkarterri Bizkaiko muturrean dago, natura betean. Bilbotik abiatu eta mendebalderantz hedatzen da, gailur eta haranak zeharkatuz. Euskal industriaren jaiolekua izan zen eskualdea XIX. mendeko bigarren erdialdean. Hemen, Burdin Mendien erraietan, Euskadiko industrializazioaren sustraiak errotzen dira.
Enkarterriko lurpeko aberastasunen ustiapenak gurean nagusi diren panoramika hunkigarriak moldatu zituen. Meatzaritzaren babesean industrializazio aukera ugari azaldu eta manufaktura berriak agertu ziren. Ehungintzan, esaterako, sekulako iraultza gertatu zen.
Azkeneko meategiak aspaldi itxi zituzten, baina langileen deiadar oraindik ere entzun dezakegu. Tradizioak dio Trianoko Mendietan Athleticen garaipenak ospatzeko abesten dugun oihua jaio zela: Alirón! “All iron” antzeko zerbait oihukatzen zuten meatzariek burdin hutsa agertzen zenean, ordainsaria jasotzeko asmoz.
Enkarterrik ingurumena bere onera ekartzeari ekin zion industria- birmoldaketaren ondoren, ondare industriala mantendu eta suspertzeko helburuarekin. Meategiak, antzinako lantegiak eta bestelako industria aztarnak nonahi agertzen dira gure industriaren erraietatik abiatzen den ibilbide honetan.