Enkarterriko bailara urrutikoenak

2021-05-05

Mendebaldeko haranak

Natura beste inon ez bezain oparo agertzen da Enkarterriko mendebaldeko haranetan. Eskualdeko bailara urrutikoenak dira, eta baita bukolikoenak ere, errekorrez, sekulako panoramikaz eta sorpresez beterikoak. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide eta 200 haitzulo baino gehiago zabaltzen dira. Hemen Armañongo Parke Naturala eta munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen Pozalagua kobazuloa daude.

Baina, naturaren oparotasuna ez ezik, izugarrizko ondarea aurkituko duzu Karrantzan. Indianoen etxeak, ehun urtetik gorako sekretuak gorde dituzten elizak, zezen-plazen ondoan eraikitako baselizak, jauregiak eta baserri bereziak...

Lanestosan, Karrantzan, Artzentalesen eta Turtziozen barna eramango gaituen ibilbidea proposatu nahi dizugu. Gainera, Bizkaiko barrendegia den Villaverde Harana (Kantabria) ezagutzeko aukera izango dugu ere.

Null

 

Zer ikusi

☛ Pozalagua kobazuloa. Armañongo Parke Naturaleko erraietan dagoen sekulako lurpeko katedrala. Munduan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen haitzuloa da. Informazio gehiago eta erreserbak.

☛ Karpin Fauna. Naturaren itxurazko baretasunaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak eta guanakoak –besteak beste– zelatan daude. Babes zentro honetako bizilagunak dira. Bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak, ezin dira beren habitat naturalera itzuli. Hemen ingurune seguru batean bizitzeko aukera dute. Informazio gehiago eta erreserbak.

☛ Dolomitas lantegia. Euskadiko industria-museo zirraragarrienetako bat. Bizkaiko azken aireko tranbia eskuz mugitzen zuten polea erraldoiak oraindik ere ikus ditzakegu. Informazio gehiago eta erreserbak.

 

Zer egin

☛ Bisita gidatua Lanestosan. Ezagutu Bizkaiko herririk txikiena, bi ehunka biztanle besterik ez dituen hiribildua eta denboraren eraginari osorik eutsi diona. Informazio gehiago eta erreserbak.

☛ Indianoen etxeak. Karrantzako Concha auzoko etxeak erakutsiko dizkizugu, eta indianoen istorio harrigarriak kontatuko dizkizugu. Informazio gehiago eta erreserbak.

☛ Mendeetan zehar gordetako sekretua. Karrantzako San Andres de Biañez eliza berritzen ari zirela, XVIII. mendeko erretaula bat desmuntatu behar izan zuten. Orduantxe, eta halabeharrez, XV. mendeko fresko izugarria azaleratu zen horman. Informazio gehiago eta erreserbak.

☛ Turtziozeko baserria. Enkarterrin geure baserri propioa dugu, euskal baserrien eta Kantabriako mendi-etxe tipikoaren arteko hibrido berezi eta koloretsua. Informazio gehiago eta erreserbak.


Null

❱ Armañongo Parke Naturaleko panoramika.

Null

❱ Pozalagua kobazuloa, Karrantzan.

Null

❱ Turtziozeko baserria.

Null

❱ Erdi Aroko kalea Lanestosan.

Albiste gehiago