Turtzioz
Turtziozko Gazta Eguna
¿Te gusta este sitio?
Gazta Enkarterriko gastronomiaren oinarrietako bat da. Ez da ustekabeko kontua, Enkarterrik beste edozein eskualde baino berezko arraza gehiago baititu. Hauen artean Karrantzako ardi latxa nabarmentzen da, Europan euren kalitateagatik sarituak izan diren esnekiak ematen dizkiguna.
Berriz ere, azaroaren 1ean Enkarterri, Bizkaia eta beste hainbat tokitako gaztak dastatzeko aukera izango dugu Turtziozko Gazta Azokan.
Gaztako postuak ez ezik, bestelako jangaiak eta artisau produktuak aurkituko ditugu azokan. Azoka bukatzerakoan, hiru gazta onenak aukeratuko ditu Turtziozko Ardi Gazta lehiaketaren epai-mahaikideek.
Hasiera: azaroak 1 | 10:00
Bukaera: azaroak 1 | 15:00
Helbidea
Turtzioz
48880 TURTZIOZ (Bizkaia)