Trapagaran

Meatzarien herrixka

Gallarta

Bizkaiko industriaren erraietan barnera zaitez La Arboledako (Trapagaran) antzinako meatzarien etxean, erabat berritua. Herrixkak, Europa osoan hoberen kontserbatuenetako bat, Bizkaiko egungo onuraren oinarri izan ziren meatzariei eta txirterei omenaldia egin nahi die.

Langileentzako bizilekuak arrapaladan eraikitako latorri eta zurezko barrakoiak ziren hasiera batean, baina denbora igaro ahala ospitalea, eliza eta eskolak ere eraiki zituzten auzoan.

Larreinetako funikularrak herrixkatik kilometro batera utziko zaitu. Garai batean aire zabaleko meategiak izan ziren sekulako sakonunean ikusteko aukera izango duzu ibilbidean, aintzira eta gune berde bihurtuta gaur egun. Zoragarriak dira ibiltzeko eta aire zabalaz gozatzeko.

Trapagaran

Meatzarien herrixka

Gallarta

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

La Arboleda
48510 TRAPAGARAN (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 363 682

Website

www.meatzaldea.eus

Ordutegia / Oharrak

❱ Asteartetik igandera.
*Erreserba beharrezkoa da.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
❱ Iraupena: 75 minutu.

Prezioa

❱ 4 € pertsona bakoitzeko (ibilaldia La Arboledan zehar eta meatzarien etxea).
❱ 5 € pertsona bakoitzeko (bisita konbinatua Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora, La Arboledara eta meatzarien etxera).
❱ 5 urte gutxiago: doan.