Armañongo Parke Naturala
Turtzioz - Karrantza
¿Te gusta este sitio?
Karrantza eta Turtzioz artean zabaltzen da, mendiz eta mendixkaz osatutako 2.999 hektareako lur-eremu zabalean.
Enkarterriko harribitxietako bat da Armañon. Karrantza eta Turtziozeko udalerrien artean zabaltzen den parke natural honek paisaia karstikoak eta behi eta ardien bazkaleku diren belardiak ditu ezaugarri. Armañongo mikroklima bereziari esker, pagadi hostotsuak eta Mediterraneoko berezko artadi bat hazi dira parkean zehar.
Armañongo Parke Naturalak inguruko haranetako panoramika bikainak eskaintzen dizkigu. Bere gailur eta basoen artean ehundaka leize zabaltzen dira. Askok itzelezko sakontasuna dute eta espeleologoak baino ezin dira barneratu lurzoruan. Hemen dago, esaterako, La Torca del Carlista, Europako leizerik handiena. Ezagunena, ordea, Pozalagua kobazuloa da, 2013an Guía Repsol-eko txokorik onena hautatutakoa.
Naturaren zirrara beste inon ez bezala azaltzen da hemen. Izan ere, ikuskizun bakarra ezkutatzen du haitzuloak: forma imajinaezinak hartzen dituzten estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena. Formazio hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz eta mosaiko liluragarria osatzen dute.
Lurpeko multzoa harrigarria da. Ibilbideak zutabe, kolada eta aintziren artean sigi-saga egiten du estalaktita eszentrikoen artean. Izugarrizko koralezko uharria osatzen dute itxuraz estalaktitek, Lurraren erraietan zehar zabaltzen den baso modukoa. Pasabidearen amaieran egokitutako behatokitik Pozalaguako handitasunaz eta edertasunaz neurriz gabe gozatu ahal izango dugu.
Parketxeak, kobazuloaren aurrealdean kokatuta, inguruetako flora eta faunari buruzko informazioa, erakusketak eta erreprodukzioak ditu. 854 metro altuerako Armañon Mendia parkeko gailur garaiena da. Eskualdeko baretasun eta edertasunaren adierazle bikaina dugu. Tontorrak itxura biribila du eta elurrez estalita agertzen da sarritan neguan.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Centro de Interpretación del Parque Natural de Armañon
(Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 560 079
Ordutegia / Oharrak
❱ Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Ibilbideak:
Alboan: 605 757 420.
www.alboanserviciosturisticos.com
❱ MTB Ibilbideak:
Bizkairoute: 627 65 83 91.
www.bizkairoute.es
Dokumentuak
- Ranerora ibilbidea (4,73 MB)
- Speñako artadia (1,29 MB)
- Parketxea ibilbidea (881,24 KB)
- Surbia-Galupa ibilbidea (869,48 KB)
- Encinar de Sopeña II (902,07 KB)
- La senda del guarda (875,03 KB)
- (1,9 MB)